Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko azaroaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin dei egiten baitzaie honako interesdunei: Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6 zenbakiko Epaitegian, bideratzen den 224/2013 Prozedura Laburtuan interesdun izan litezkeenei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin dei egiten baitzaie honako interesdunei: Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6 zenbakiko Epaitegian, bideratzen den 224/2013 Prozedura Laburtuan interesdun izan litezkeenei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5315
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/26
  • Argitaratze-data: 2013/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bitartez honako hau ematen da aditzera: 2013ko uztailaren 1ean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak Ebazpena eman zuen, zeina baliatuaz Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazio-auzietako administrazio-espediente hau bidali zitzaion: Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6 zenbakiko Epaitegian eta ondoko prozeduran izapideetan dena:

Batetik, aipatu agentzian jarduteko lan-kontratuak formalizatzeko aukeratutako langileen zerrenda ergitara ematen duen Ebazpenaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emandakoaren aurka (2012-09-25ko EHAA, 187. zk.), eta, bestetik, 2011. urterako lan-eskaintza argitaratzeko, oinarri espezifikoak eta orokorra onartzeko eta lan-kontratuko 9 lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiteko 2011-01-10 Ebazpena aldatzeko 2011-08-31 Ebazpenaren aurka, aurkeztutako gora jotzeko errekurtso ustez ezestearen aurka aurkeztutako 224/2013 Prozedura Laburtua.

Prozedura honek jarraian zehazten diren lanpostuetarako hautaketa-prozesua ebazteari eragin diezaioke: Genero Berdintasunerako teknikaria, garapenerako lankidetzako teknikaria, planifikazioaren eta ebaluazioaren arduraduna eta koordinazio teknikoaren arduraduna.

Hortaz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legeko 49.1 artikuluan (uztailaren 13ko 29/1998 Legak emandako idazketa duenean) agindutakoarekin bat etorriaz, honako hau

  1. Aipatu espedientean interesdun izan litezkeenak epatzea, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan, eta aipatu prozeduran alderdi gisa aurkez daitezen.

  2. Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

    PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.