- 1540/2013 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko otsailaren 11ko 116/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak Administrari Laguntzaileen hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1540/2013 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko otsailaren 11ko 116/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak Administrari Laguntzaileen hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 124
- Xedapen-zk.: 1540
- Xedapen-data: 2013/11/26
- Argitaratze-data: 2014/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko otsailaren 11ko 116/2013 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:
Lehena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1094/2006 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango zuten Administrazioko Teknikari Laguntzaileen lanbide-taldeko Administrari Laguntzaile kategoriako hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak onartu ziren (2006ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.). Oinarri orokorrak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 868/2008 Ebazpenaren aginduz, EHAAn argitaratu zen Administrari Laguntzaile kategoriako txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera (2008ko urriaren 30eko EHAA, 208. zk.). Ebazpeneko II. eranskinean Miren Jasone Reizabal Fuentes andrea sartu zen (destinoa hautatzeko aukerarik gabe), 110,6750ko puntuazio globalarekin, eta lan-eskarmentuaren atalean punturik ez zuela.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 868/2008 Ebazpenaren aginduz, EHAAn argitaratu zen Administrari Laguntzaile kategoriako txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera. Ebazpen horren aurka, bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak. Gero, administrazioarekiko auzibidean inpugnatu zen (423/2009 laburtua).
Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaitzak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2009ko abenduaren 16ko epaia) ezetsi egin zuen jarritako demanda.
Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2013ko otsailaren 11ko 116/2013 epaiaren bidez, onartu egin zuen Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2009ko abenduaren 16ko epaiaren aurka jarritako apelazioa, eta apelatutako epaia ezeztatu zuen.
EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko otsailaren 11ko 116/2013 epaia irmoa dela deklaratu da.
Hirugarrena. Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 29ko 163/2013 Ebazpenaren bidez, erabaki judiziala betearazteko izapideei ekin zaie.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaitza exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 116/2013 Epaian adierazi zuen erabaki judizialaren ondorio gisa, Giza Baliabideetako zuzendariak 163/2013 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horren bidez, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreari 17,5000 puntuko lan-eskarmentua aitortu zitzaion. Horrek esan nahi du haren puntuazio globala 128,1750ekoa dela Administrari Laguntzailearen kategorian, eta, hortaz, destinoa edukitzeko aukera duela, 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.
Arestian adierazitakoaren ondorioz, eta dagozkion izapideak beteta, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreari destino bat emango zaio Gernika-Lumo ospitalean (Galdakao-Usansolo Ospitaleari atxikia), txanda irekian, eta Administrari Laguntzailearen kategorian.
Hirugarrena. Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).
Laugarrena. Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.
Horregatik, hau
Lehena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren otsailaren 11ko 116/2013 Epaia bete dadin agintzea. Epai horren bidez, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan Administrari Laguntzailearen kategorian zuen lan-eskarmentuari buruzko puntuazioa aitortzeko jarri zuen apelazio-errekurtsoa onartu zen.
Bigarrena. Epaitza izapide hauen bitartez gauzatzea:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 868/2008 Ebazpena baliogabetzea Miren Jasone Reizabal Fuentes andrearen egoera juridikoari dagokionez, 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan eta Administrari Laguntzaile kategoriaz ari garela. Hala, bada, I. eranskinean sartuta geratuko da, puntuazio globala 128,1750ekoa dela.
Destinoa esleitzea, txanda librean, Gernika-Lumo Ospitalean (Galdakao-Usansolo Ospitaleari atxikia), Administrari Laguntzaile kategorian.
Miren Jasone Reizabal Fuentes andrea estatutupeko langile finko izendatzea Administrari Laguntzaile kategorian, Gernika-Lumo Ospitalean (Galdakao-Usansolo Ospitaleari atxikia).
Miren Jasone Reizabal Fuentes andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko.
Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian aipatutako betebeharren bat ez duela betetzen, ezingo da jabetu esleitu zaion estatutupeko langilearen destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunari ohartarazten zaio lanpostuaz jabetzera bertaratzen ez bada, epearen barruan edo (hala dagokionean) luzatutako epean, galdu egingo dituela dagokion Ebazpenak emandako eskubideak.
Jabetzeko eginbidea bete eta hurrengo egunean hasi beharko du lanean dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Miren Jasone Reizabal Fuentes andreari jaso behar eta jaso ez dituen ordainsariak ematea. Hortik kendu beharko dira, hala dagokionean, lan-errentaren kontzeptu beragatik jasotako ordainsari ekonomikoak, norbere zein besteren konturakoak, eta langabezia-sari edo antzeko kontzeptu moduan jasotakoak. Aldiz, gehitu egin beharko da interes legalaren ondoriozko zenbatekoa.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, Miren Jasone Reizabal Fuentes andreari jakinaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari komunikatzea.
Bosgarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


