Euskadi.eus
  • 1542/2013 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 3ko 282/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak Zerbitzuetako Langileen hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa zati batean baietsi zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1542/2013 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 3ko 282/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak Zerbitzuetako Langileen hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa zati batean baietsi zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 126
  • Xedapen-zk.: 1542
  • Xedapen-data: 2013/11/26
  • Argitaratze-data: 2014/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 3ko 282/2013 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1096/2006 Ebazpenaren bidez, Zerbitzuetako Langile kategoriako hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak onartu ziren (2006ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.). Oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 16ko 1135/2008 Ebazpenaren aginduz, EHAAn argitaratu zen Zerbitzuetako Langile kategoriako txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, puntuazio-ordenaren arabera (2008ko azaroaren 11ko EHAA, 216. zk.). Ebazpeneko I. Eranskinean Marina Uriarte Lopez de Heredia andrea sartu zen (destinoa hautatzeko aukerarekin), eta 130,8300ko puntuazio globalarekin.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 17/2009 Ebazpenaren bitartez, Zerbitzuetako Langile kategorian libre zeuden txanda irekiko destinoak esleitu ziren (2009ko otsailaren 16ko EHAA, 32. zk.).

Marina Uriarte Lopez de Heredia andreari ez zitzaion destinorik esleitu, prozesutik kanpo geratu zen-eta.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 17/2009 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak. Gero, administrazioarekiko auzibidean inpugnatu zen (1023/2009 laburtua).

Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaitzak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Epaitegiaren 2010eko uztailaren 30eko epaia) ezetsi egin zuen jarritako demanda.

Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2013ko maiatzaren 3ko 282/2013 epaiaren bidez, zati batean onartu egin zuen Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. Epaitegiaren 2010eko uztailaren 30eko epaiaren aurka jarritako apelazioa, eta apelatutako epaia ezeztatu zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 3ko 282/2013 epaia irmoa dela deklaratu da.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaitza exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 282/2013 Epaian adierazi zuen erabaki judizialaren ondorio gisa, eta dagozkion izapide guztiak eginda, onartu egin da Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak 130,8300ko puntuazioa lortu duela Zerbitzuetako Langile kategoriako hautaketa-prozesuan (2006ko EPE) eta, hortaz, destinoa hautatu ahal duela.

Arestian adierazitakoaren ondorioz, Marina Uriarte Lopez de Heredia andreari destino bat emango zaio Arabako Unibertsitate Ospitalean, txanda irekian, Zerbitzuetako Langile kategorian.

Hirugarrena. Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).

Laugarrena. Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1994 Legearen 84. artikuluak.

Horregatik, hau,

Lehena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 3ko 282/2013 Epaia bete dadin agintzea. Epai horren bidez, Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan Zerbitzuetako Langile kategoriari buruz jarri zuen apelazio-errekurtsoa zati batean onartu zen.

Bigarrena. Epaitza izapide hauen bitartez gauzatzea:

  1. Marina Uriarte Lopez de Heredia Zerbitzuetako Langileen hautaketa-prozesuan onartzea, 2006ko EPEaren testuinguruan, eta 130,8300 puntu dituela.

  2. Marina Uriarte Lopez de Heredia andreari destino bat esleitzea Zerbitzuetako Langile kategorian Arabako Unibertsitate Ospitalean, ezarritako prozedurari jarraituz.

  3. Marina Uriarte Lopez de Heredia andrea estatutupeko langile finko izendatzea Zerbitzuetako Langile kategorian.

  4. Marina Uriarte Lopez de Heredia andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

    Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

    Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko.

    Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian aipatutako betebeharren bat ez duela betetzen, ezingo da jabetu esleitu zaion estatutupeko langilearen destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

    Era berean, interesdunari ohartarazten zaio lanpostuaz jabetzera bertaratzen ez bada, epearen barruan edo (hala dagokionean) luzatutako epean, galdu egingo dituela dagokion Ebazpenak emandako eskubideak.

    Jabetzeko eginbidea bete eta hurrengo egunean hasi beharko du lanean dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.

  5. Marina Uriarte Lopez de Heredia andreari jaso behar eta jaso ez dituen ordainsariak ematea. Hortik kendu beharko dira, hala dagokionean, lan-errentaren kontzeptu beragatik jasotako ordainsari ekonomikoak, norbere zein besteren konturakoak, eta langabezia-sari edo antzeko kontzeptu moduan jasotakoak. Aldiz, gehitu egin beharko da interes legalaren ondoriozko zenbatekoa.

    Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

    Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, Marina Uriarte Lopez de Heredia andreari jakinaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari komunikatzea.

    Bosgarrena- Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 26a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.