- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5421
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/27
- Argitaratze-data: 2013/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2013ko maiatzaren 21ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2013ko maiatzaren 15eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
2013ko maiatzaren 15eko Aginduaren 15.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 15eko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2013ko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


