- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Justiziako sailburuordearena. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaz deitutako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena. Agindu horrek karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzetarako deia egin zuen, eta diru-laguntza horiek arautu zituen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Justiziako sailburuordearena. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaz deitutako diru-laguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena. Agindu horrek karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzetarako deia egin zuen, eta diru-laguntza horiek arautu zituen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5532
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/29
- Argitaratze-data: 2013/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko abuztuaren 1eko Aginduaren bitartez (irailaren 9ko EHAA, 171. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak finkatu ziren. Agindu horretan ezarritakoaz izendatutako Hautaketa Batzordeak azaroaren 28an batzarturik egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. 1. Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak honako hauei esleitzea:
(Ikus .PDF)
Deialdi honetan emandako laguntzari dagokionez, amaitzea denerako, uko egiten zaionerako, baldintzak betetzen ez diren kasurako, bat-batean gertatutako ezintasun baten kasurako edo onuradun-izaera galtzea dakarren beste edozein kasutarako betiere, laguntzak eman, eta hil biko epearen barruan gertatuz gero, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:
(Ikus .PDF)
Eskatzaile hauek kanpo uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutelako edo atzera egin dutelako:
(Ikus .PDF)
Gainerako hautagaiek ez dute lortu onuradun edo ordezko izateko behar den puntuazioa. Ebazpen honen lehenengo idatz-zatiko 1. eta 2. puntuetan daude onuradunen zerrenda eta ordezkoena.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epean, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.
Justiziako sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


