- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 2koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, oinarrizko mailako ikastaroa -«Diversey España, S.L.» sozietateak Iruran (Gipuzkoa) 2013ko irailaren 23tik urriaren 8ra arte emandakoa- gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko mailakoa) banatzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 2koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, oinarrizko mailako ikastaroa -«Diversey España, S.L.» sozietateak Iruran (Gipuzkoa) 2013ko irailaren 23tik urriaren 8ra arte emandakoa- gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko mailakoa) banatzeko baimena ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5471
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/02
- Argitaratze-data: 2013/12/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikusi da Madrilgo Diversey España, S.L. sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2013ko irailaren 23tik urriaren 8ra arte emandako ikastaroaren garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa: oinarrizko mailako ikastaroa, ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat.
Kontuan hartu da Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baimena eman ziola Diversey España, S.L. sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2010eko ekainaren 3ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena).
Lehenengoa. Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela oinarrizko mailakoa, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 2a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
MARÍA DORRONSORO IRAETA.
(Ikus .PDF)


