- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2013ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2013ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 5550
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/09
- Argitaratze-data: 2013/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, berdintasunaren aldeko 2013ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
2013ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez erabakitako proposamena kontuan hartuta, hau,
Lehenengoa. Berdintasunaren aldeko 2013ko Emakunde Saria gizarte-bazterketaren kontra lanean aritzen den «La Posada de los Abrazos» elkarteari ematea, saria emateko balorazio-irizpideei gehien egokitzen zaien hautagaia baita.
Elkarte horrek erakundeetan eta gizartean oro har duen eragin politikoa azpimarratzen du epaimahaiak, ezarrita dugun antolaketa sozioekonomikoaren eredua emakume askorentzat bizi-baldintza duinak eta sexu-indarkeriatik askeak bermatzea lortu ez duena gaitzetsi eta zalantzan jartzen duelako.
Era berean, alternatiba txiki baino indartsu bihurtu den indarkeriarik gabeko bizikidetza gizarteratzaile baten alde elkarteak erakundeekin, entitateekin eta emakume-elkarteekin sarean egiten duen lana goraipatzen du; alternatiba hori beste gizarte-eraikuntza posible batean datza, non indarkeriarik ez den egongo eta zein maitasunean, doakotasunean, herritartasunean, autogestioan eta espiritu kritikoan oinarrituko baita.
Epaimahaiak aipamen berezia egiten dio pertsonak eta bereziki elkartearen laguntza-xede diren emakumeak ahalduntzeko egindako lanari emandako ikuspegiari, eta duintasuna lortzen eta pertsonak beste pertsonekiko harremanen bidez hazten laguntzen dieten eremuak bilatzen saiatzeari.
Bigarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 9a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


