- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 23ko agindu batez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 23ko agindu batez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 720
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/10
- Argitaratze-data: 2014/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Aipatutako deialdirako ikastetxeek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta bertako hamargarren artikuluak Sailburuordetza honi ebazpena ematea dagokiola ezartzen duela kontutan hartuz, hau
Lehen ordainketa, laguntzaren % 6,25, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazpena eman ondoren egingo da.
Bigarren ordainketa, zenbatekoaren % 93,75, egiaztagiria aurkeztu ondoren egingo da. Justifikazioa aurrez aurre edo baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztuko da, 2014ko martxoaren 15a baino lehen.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatu beharko da.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 10a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
(Ikus .PDF)


