- EBAZPENA, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, 2013ko abenduaren 12koa, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzekoa, zenbait gaitasun-ataletan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, 2013ko abenduaren 12koa, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzekoa, zenbait gaitasun-ataletan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5589
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/12
- Argitaratze-data: 2013/12/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuak, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzekoak, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko aplikatu beharreko prozedura bakarra ezartzen du hezkuntza- zein lan-alorrerako. Era berean, gaitasunen ebaluazio eta egiaztapen horren efektuak xedatzen ditu, ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren, kualifikazio eta lanbide-heziketari buruzkoaren, 8. artikuluaren 2. paragrafoak hizpide dituena. Aipatu errege-dekretua oinarrizko esparru legala da estatuko lurralde osoan, aipatu prozedura garatzeko.
artikuluaren 5. paragrafoak adierazten du aukera dagoela berariazko deialdiak egiteko, talde jakin batzuen beharrei erantzutearren.
Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzeko apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarena eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarena), ezarpen-eremuei buruzko bere 3. artikuluan, ezartzen du Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren funtzioak honako eremu honetan garatuko direla, besteak beste: biztanleria aktibo okupatuaren eta langabearen lanbide-gaitasunaren ebaluazioa.
Era berean, 6. artikuluaren 3. paragrafoan dioenez, Lanbide Heziketaren Euskal Plana burutzeko zereginetan ari dirensailek agintzen dizkioten eginkizun guztiak garatuko ditu agentziak.
Ebazpen honen bidez, lanbide-gaitasuna egiaztatzeko deialdia irekitzen da honako lanbide-kualifikazio hauetan: «Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea», «Osasun-garraioa», «Arreta soziosanitarioa etxean», «Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea Erakunde Sozialetan», «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak», «Arrandegia eta arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazioa» eta «Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa», bai eta «Mekanizazio-teknikaria» eta «Administrazio eta finantzetan goi mailako teknikaria» tituluen zenbait gaitasun-ataletan ere. Deialdi honen I. eranskinean deitutako gaitasun-atalak biltzen dira.
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako printzipioek arautuko dute deialdia: norberaren eskubideekiko errespetua, fidagarritasuna, objektibotasuna, partaidetza eta kalitatea, bai eta behar bezalako koordinazioa eta osagarritasuna ere, deialdia garatzeaz arduratuko diren alde guztien jarduketetan.
Ebazpen hau egiteko prozesuan Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Batzordea kontsultatuak izan dira.
Horien arabera,
Ebazpen honen helburua lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio pertsonek lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzea da. Prozedura hori uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzkoan, araututa dago.
Deialdi honek barne hartzen dituen gaitasun-atalak I. eranskinean bildu dira.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek II. eranskinean ageri diren deialdi honi buruzko informazio- eta orientazio-puntuetara jo ahal izango dute.
Informazio-puntu bakoitzean Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak izendatutako informatzaile-orientatzaile profesional bat egongo da, gutxienez.
Informazio eta orientazioon helburua interesa duten pertsonek prozeduran parte hartzearen inguruko erabaki funtsatua har dezaten erraztea da. Deitutako gaitasun-atalak, parte hartzeko baldintzak, eskatutako lan-eskarmentua edo formala ez den prestakuntza, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta aurretiko izen-ematea eta aholkularitza- eta ebaluazio-faseetako izen-emateak aurkezteko datak eta tokiak.
Deialdiak izaera irekia edo espezifikoa du, I. eranskinak aipatzen dituen gaitasun-atal bakoitzean adierazitakoaren arabera.
Izaera irekiarekin deitutako gaitasun-ataletara ebazpen honen 4. eta 5. artikuluetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak aurkeztu ahalko dira.
Izaera espezifikoarekin deitutako gaitasun-ataletara aurkezteko, berriz, beharrezkoa izango da ebazpen honen 4. eta 5. artikuluetan eskatutako baldintzak betetzea eta I. eranskinean adierazitako talde espezifikoaren barruan sartzea.
Gaitasun-atal bakoitzarentzako gehieneko pertsonen kopurua I. eranskinean adieraziko da, hala badagokio. Gehieneko kopuru horretan ez dira sartuko autonomia-erkidego honetako aurreko deialdiren batean parte hartu duten pertsonak, horien xede izan ziren gaitasun-atalak deialdi honetako lanbide-kualifikazio berberari dagozkionean.
Aholkularitza-lanak eta ebaluazio-batzordeak garatzeko gaitutako pertsonen zerrenda Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko da.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Espainiar nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoko herritartasunaren erregistro-ziurtagiria edo Europar Batasuneko herritarraren senitartekoaren txartela lortu izana, edo Espainian bizilekua izateko baimena edo bizilekua izateko eta lan egiteko baimena indarrean izatea, atzerritartasunari eta immigrazioari buruzko Espainiako araudian ezarritako terminoetan.
18 urte beteta izatea izen-ematea egitean, I. mailako kualifikazioei dagozkien gaitasun-atalen kasuan, eta 20 urte beteta izatea, II. eta III. mailakoen kasuan.
Egiaztatu nahi diren lanbide-gaitasunekin zerikusia duten lanbide edo lanpostu adierazgarriren batean lan-eskarmentua eta/edo prestakuntza izatea:
Ezin izango dute prozeduran parte hartu honakoren bat betetzen duten pertsonek:
Izen-ematearen xede diren gaitasun-atalak barne hartzen dituen lanbide-heziketako titulu edo profesionaltasun-ziurtagiriren bat izatea.
Izen-ematearen xede diren gaitasun-atalak aintzatesteko edozein administrazio edo erakunde publikok deitutako beste prozedura batean izena emanda egotea.
Aurreko paragrafoaren 1. c) paragrafoan aipatutako lan-eskarmentua justifikatzeko, hauexek eskatuko dira:
I. mailako gaitasun-ataletarako, 2 urteko lan-eskarmentua, gutxienez 1.200 ordu lan eginda, guztira.
II. eta III. mailako gaitasun-ataletarako, 3 urtekoa, gutxienez 2.000 ordu lan eginda, guztira, deialdia argitaratu aurreko azken 10 urteetan, lanbide-kualifikazioan adierazitako lanbide edo lanpostu adierazgarriren batean edo baliokidean.
Aurreko artikuluaren 1. c) paragrafoan aipatutako formalak ez diren bideak direla medio bereganatutako prestakuntzari dagokionez, hauxe izan beharko da bere gutxieneko iraupena, azken 10 urteetan, eskatutako lanbide-kualifikazio bakoitzaren arabera:
«Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea» kualifikaziokoei dagokienez: 150 ordu.
«Osasun-garraioa» kualifikaziokoei dagokionez: 400 ordu.
«Arreta soziosanitarioa etxean» kualifikaziokoei dagokienez: 480 ordu.
«Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan» kualifikaziokoei dagokienez: 370 ordu.
«Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» kualifikaziokoei dagokienez: 290 ordu.
«Arrandegia eta arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazioa» kualifikaziokoei dagokienez: 460 ordu.
«Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa» kualifikaziokoei dagokienez: 510 ordu.
«Mekanizazio-teknikaria» tituluaren kualifikaziokoei dagokienez: 1.710 ordu.
«Administrazio eta finantzetan goi mailako teknikaria» tituluaren kualifikaziokoei dagokienez: 1.940 ordu.
Autonomia-erkidego honek lanbide-kualifikazio berberaren gaitasun-ataletarako deitutako prozeduretan parte hartu duten pertsonen kasuan salbu, beharrezkoa izango da prozeduran parte hartzeko eskaera aurkeztea. Horretarako aurretiko izen-ematea aurkeztuko da.
Aurretiko izen-ematea egiteko epea 2013ko abenduaren 30etik 2014ko urtarrilaren 17ra bitartekoa da, biak barne. «Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa» kualifikazioaren kasuan, aldiz, 2013ko abenduaren 30etik 2014ko urtarrilaren 31ra izango da, biak barne.
Aurretiko izen-ematea deialdi honen III. eranskineko aurretiko izen-ematearen eredu ofizialean egin behar da. Eredua Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia) deskargatu daiteke. Aurretiko izen-ematearen eredua behar bezala bete eta sinatu beharko da; eta harekin batera, dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:
NANaren, edo, hala badagokio, pasaportearen edo AIZren fotokopia.
Historial pertsonala eta prestakuntzakoa, Europako curriculumaren ereduaren arabera. Eredu hori Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia) deskargatu ahal izango dute interesa duten pertsonek.
Alegatutako esperientzia soldatapeko gisa egin bada: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatuta dauden mutualitatearen ziurtagiria, enpresa, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia jasoko dituena, eta, hala badagokio, lan-eskarmentua eskuratu duten enpresaren lan-kontratua edo ziurtagiria, kontratuaren prestazio-aldiak, garatutako jarduera eta jarduera hori egin den denbora-tartea berariaz jasoko dituena.
Alegatutako esperientzia langile autonomo gisa edo norberaren kontura egin bada: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena. Garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.
Alegatutako esperientzia langile boluntario edo bekadun gisa egin bada: lan hura egin den erakundearen egiaztagiria. Bertan berariaz adieraziko dira garatutako jarduerak eta funtzioak, horiek egin diren urtea eta horiei eskainitako guztizko ordu kopurua.
Formalak ez diren bideak direla medio lortutako prestakuntza zehaztu bada: izangaiak egiaztatu nahi dituen gaitasun-atalekin zerikusia duen prestakuntza duela egiaztatuko duen dokumentua. Dokumentu horretan prestakuntzaren edukiak eta orduak jasoko dira.
Eskatutako lan-eskarmentuaren edo prestakuntzaren baldintzak betetzen dituzten 25 urtetik gorako pertsonek, aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuen bidez baldintzok egiaztatu ezin dituztenean, prozeduran izena eman ahalko dute, behin-behineko izaerarekin. Zuzenbidean onartutako froga baten bidez justifikatuko dituzte lan-eskarmentua edo prestakuntzako ikaskuntza ez-formalak. Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzak eta Diru Sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak aukeratuko dituzte kasu horiek aztertuko dituzten pertsonak, aholkularitza-zerbitzua emateko gaituta daudenen artetik. Aipatutako bi zuzendaritzek baterako ebazpena emango dute, eta horren bidez, izangaia prozeduran parte hartzea egokitzat jotzen den zehaztuko da. Ebazpena aldekoa bada, behin betiko onartuko dute. Ebazpena aurkakoa bada, pertsona hori baztertuko da, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Lanbide Heziketako sailburuordearen nahiz Enplegu eta Laneko sailburuordearen aurrean, baterako ebazpen baten bidez ebatziko dutena.
Aurretiko izen-ematea, behar bezala beteta, artikulu honen 2. paragrafoan adierazitako epean aurkeztuko da, deialdi honen II. eranskinean adierazitako edozein zentrotan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako lekuetan. Postetxe-zerbitzuko bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean eramango da. Era horretan, izena emateko orria aurkeztu den eguna zehaztuko du bulegoak bere goiburuan.
Aurkeztutako edo deklaratutako datuak faltsutzeak prozeduran parte hartzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.
Aurretiko izen-emateak aurkezteko epea amaitutakoan, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak hurrengoak egiaztatuko ditu: izen-emateak ondo aurkeztu direla; baldintzak betetzen direla; izena emandako pertsona talde espezifikoan sartzen dela (izaera espezifikoarekin deitutako gaitasun-atalen kasuan); eta ebaluatuko diren pertsonen kopurua mugatuta dagoen gaitasun-atalen kasuan, baldintzak betetzen dituzten eskaerek gehieneko kopuru hori gainditzen badute, lortutako puntuazioa ere zehaztuko da. Baremo honen arabera kalkulatuko da puntuazio hori:
Lan-eskarmentua handiagoa egiaztatzea, azken 10 urteotan, lanbide-kualifikazioaren berariazko esparruan, lan egin duen enpresaren edo enpresen ziurtagiria eta lan-bizitzaren laburpena aurkeztuta.
Berdinketarik izanez gero, Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulego batean eskatzaile izatea eta, berdinketak iraunez gero, adinez nagusiagoa izatea.
Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzak eta Diru Sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak baterako ebazpena emango dute; bertan behin-behineko onartuko dituzte lanbide-kualifikazio bakoitzeko prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen eta lortutako puntuazioen zerrendak: ebaluatuko diren pertsonen kopurua mugatuta badago eta baldintzak betetzen dituzten aurretiko izen-emateek kopuru hori gainditzen badute, lortutako puntuazioa adieraziko da; halaber, baztertzeko arrazoiak zehaztuko dira, baztertutako pertsonen kasuan, bai eta aurkeztutako dokumentazioan dauden akatsak edo hutsegiteak ere (horiek zuzentzeak prozeduran onartzea eragingo lukeen kasuetan).
Behin-behineko onarpen-ebazpena eta aipatutako zerrendak Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) txertatuko dira, 2014ko urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra bitartean. «Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa» kualifikazioaren kasuan, 2014ko otsailaren 3tik 10era bitartean izango da hori. Argitalpen horrek jakinarazpen-efektuak izango ditu interesdunentzat, eta txertaketa egin eta hurrengo egunetik hamar egun balioduneko epean, baztertutako pertsonek baztertzea eragin duen akatsa edo hutsegitea zuzendu ahalko dute. Era berean, bai baztertutakoek bai onartutakoek behin-behineko onartutako zerrenden kontra erreklamatu ahalko dute, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztuta, esleitutako puntuazioen edo baztertzeko arrazoien inguruan.
Zuzenketak nahiz erreklamazioak Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziara bidaliko dira, eta aurretiko izen-ematea egin den ikastetxean aurkeztuko, adierazitako epea amaitu aurretik.
Postetxe-zerbitzuko bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean eramango da. Era horretan, izena emateko orria aurkeztu den eguna zehaztuko du bulegoak bere goiburuan.
Aurkeztutako zuzenketen eta erreklamazioen ebazpen gisa, prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen eta puntuazioen zerrenden behin betiko onarpenaren baterako ebazpena emango dute Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak eta Diru Sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako zuzendariak. Hura Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko da jakinarazpen-efektuetarako, 2014ko otsailaren 17tik 20ra bitartean. «Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa» kualifikazioaren kasuan, 2014ko otsailaren 24tik 27ra bitartean izango da hori.
Prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen eta puntuazioen behin betiko zerrendetan hauek adieraziko dira: ebaluatuko den pertsona kopuruaren muga ezarri bada, lortutako puntuazioa, bai eta baldintzak betetzen dituzten eta gehieneko kopuru hori gainditzen duten aurretiko izen-emateak ere; horretaz aparte, baztertutako pertsonen kasuan, baztertzeko arrazoiak zehaztuko dira.
Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitalpena txertatzen den egunetik hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da onartutako eta baztertutako pertsonen eta puntuazioen zerrenden behin betiko onarpen-ebazpenaren aurka, Lanbide Heziketako sailburuordearen edo Enplegu eta Laneko sailburuordearen aurrean. Baterako ebazpen baten bidez ebatziko dute.
Aurretiko izen-ematea dagokion moduan eta epean aurkeztu duten eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek, ebaluatuko diren pertsonen kopurua gainditzeagatik baztertuak izan direnean, erreserba-zerrenda bat osatuko dute. Aholkularitza-fasean gertatzen diren uzteak eta uko egiteak betetzea izango du helburu zerrenda horrek, betiere puntuazio-ordena jarraituz.
Hauek dira lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasuna ebaluatzeko, aitortzeko eta egiaztatzeko prozesuaren egiaztapen-prozeduraren faseak:
Aholkularitza.
Lanbide-gaitasuna ebaluatzea.
Lanbide-gaitasuna egiaztatzea eta erregistratzea.
Honako pertsona hauek eman behar dute izena fasean:
Prozeduran onartutakoen behin betiko zerrendako pertsonak.
Aurretiko izen-ematea egin behar izan ez duten pertsonak (lanbide-kualifikazio berberaren gaitasun-atalei dagozkien aurretiko deialditan parte hartu dutelako) eta, hala ere, aholkularitza-fasea egin nahi dutenak.
Izena emateko epea:
Izaera espezifiko eta aholkularitzakoarekin deitutako gaitasun-ataletarako: 2013ko abenduaren 30etik 2014ko urtarrilaren 17ra bitartean, biak barne.
Izaera irekiarekin deitutako gaitasun-ataletarako: 2014ko otsailaren 21etik 28ra bitartean, biak barne. «Ekipo industrialaren mantentze-lanak eta muntaketa mekanikoa» kualifikazioaren kasuan, 2014ko otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean izango da hori, biak barne.
Izen-ematea deialdi honen IV. eranskineko aurretiko izen-ematearen eredu ofizialean egin behar da. Eredua Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia) deskargatu daiteke.
Aholkularitza-fasean izena emateko, salbuespen-egoeretan izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluaren X. kapituluan ezarritako 24 euroko tasa ordaindu beharko da. Testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Salbuespen-egoeren kasuan, horiek arrazoitu eta justifikatu beharko dira.
Ordainketa izena emateko ereduan erakunde kolaboratzaile gisa identifikatutako banketxeetako edozeinetan egingo da.
Ez dute tasarik ordaindu behar honako pertsona hauek:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeak, orientazio-prozesu pertsonalizatua egin badute.
Larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak sufritu dituztela egiaztatzen duten terrorismoaren biktimak edo haien ezkontideak edo, afektibitate-harreman antzekoa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnak, eta berdin haien seme-alabak badira.
Izen-ematea, behar bezala beteta eta tasaren ordainagiriarekin batera (edo, hala badagokio, alegatutako salbuespen-egoeraren egiaztagiriarekin batera) adierazitako epean aurkeztuko da, deialdi honen II. eranskinean adierazitako edozein zentrotan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako lekuetan. Postetxe-zerbitzuko bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean eramango da. Era horretan, izena emateko orria aurkeztu den eguna zehaztuko du bulegoak bere goiburuan.
Fase horren funtsezko helburua da izena eman duten gaitasun-atalak profesionalki aise menderatzen dituztela frogatzeko beharrezkoak diren frogak jasotzen laguntzea parte-hartzaileei, eta uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 15. artikuluak xedatutakoaren mende dago. Aholkularitza bakarka zein taldeka egingo da.
Fase hori nahitaezkoa da. Beraz, izangairen batek justifikaziorik gabe parte hartzen ez badu, Lanbide Heziketako eta Enplegu eta Laneko sailburuordeek baterako ebazpena emango dute, eta horren bidez, izena emandako pertsona prozesutik baztertutzat joko da.
Ez-agertze justifikatuak dira: izena emandako pertsonaren edo senide baten gaixotasunak hirugarren mailara arte, istripuak eta ezinbesteko kasuak. Kausa justifikatuaren alegazioa ahokulariari hitzez jakinarazi beharko dio, bai eta idatziz ere, egiaztatze-dokumentazioarekin batera, gehienez ere 2 eguneko epean.
Aholkularitza-fasea ondorengo epeetan egingo da:
2014ko urtarrilaren 20tik otsailaren 13ra bitartean, «Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak» eta «Arrandegia eta arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazioa» lanbide-kualifikazioetan barne hartutako gaitasun-ataletarako.
2014ko martxoaren 10etik maiatzaren 9ra bitartean, I. mailako gainerako gaitasun-ataletarako. Bestalde, ahal izanez gero, bilera bakoitzaren amaieran hurrengo bileraren data adostuko da, halakorik beharrezkoa bada.
Lanbide Heziketako eta Enplegu eta Laneko sailburuordeen baterako ebazpenaren bidez, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako eginkizunak egiteko aukeratutako aholkulariak izendatuko dira. Ebazpen hori Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko da.
Aholkularitza-faseari hasiera emateko, esleitutako aholkulariarekin taldeko bilera bat egingo da. Nahitaezkoa izango da joatea, eta bertan, izena emandako pertsonak autoebaluazio-galdetegiak aurkeztuko ditu, beteta bere garaian eskaerarekin batera aurkeztu ez bazituen, bai eta bere gaitasunak egiaztatzen dituen dokumentazio berria ere. Saioaren amaieran, aholkulariak eta bertaratutakoek lehenengo banakako bileraren data adostu ahalko dute.
Banakako aholkularitza ere nahitaezkoa da, eta oro har, aurrez aurre egingo da. Aurreko paragrafoan aipatutakoaren arabera, hurrengo bileraren data adosten ez denean, aholkularia pertsona bakoitzarekin harremanetan jarri ahalko da telefonoa, posta elektronikoa edo faxa erabilita. Bitarteko horiek erabilita pertsonaren batekin harremanetan jarri ezin badaiteke, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) iragarriko du bilera-deia, aurreikusitako data baino gutxienez 2 eguneko aurrerapenarekin.
Lehenengo aholkularitza-bileran, izena emandako pertsonak prozeduraren bidez egiaztatu nahi dituen gaitasun-atalak zabaltzea eskatzen badu, onartu egingo da hori, baldin eta baldintzak betetzen baditu eta ebaluatuko diren pertsonen gehieneko kopurua gainditzen ez bada.
Aholkulari bakoitzak bere jarduketak erregistratuko ditu. Erregistro horretan, izena emandako pertsona bakoitzak joaten den saio bakoitza, taldekoa zein banakakoa, sinatuko du. Halaber, izena emandako pertsonek saio horietara bertaratzearen frogagiria eskatu ahalko diote aholkulariari.
Aholkularitza-prozesua amaitutakoan, aholkulariak, aurkeztutako dokumentazioa eta izena emandako pertsonarekin izandako elkarrizketak aintzat hartuta, orientazio-txosten bat egingo du gaitasun-atal bakoitzeko, pertsona hori ebaluazio-fasera igarotzeko egokitasunaren eta nahikoa justifikatutzat jotzen dituen lanbide-gaitasunen inguruan. Pertsona horrek espresuki adieraziko du ebaluazio-fasera igaro eta ebaluatua izan nahi den gaitasun-ataletan izena eman nahi duen.
Aurreko paragrafoko txosten hori aldekoa edo aurkakoa izan, aholkulariak ebaluazio-batzordeari espedienteak bidaliko dizkio, aurkeztutako dokumentazioarekin eta aholkularitza-fasean aholkulariak egindako txostenarekin batera.
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, zeregin horiek gauzatzeagatik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aukeraketa-frogetako epaimahaientzat ezarritako konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte aholkulariek, jarraian adierazitako mugekin:
Aholkulari gisa izendatutako pertsonek gehienez 24 euro jasoko dituzte orduko, eta gehieneko ordu kopuruak hauexek izango dira:
2,50 ordu aholkatutako pertsona bakoitzeko, gaitasun-atalak I. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
3 ordu aholkatutako pertsona bakoitzeko, gaitasun-atalak II. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
3,50 ordu aholkatutako pertsona bakoitzeko, gaitasun-atalak III. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
5 ordu aholkatutako pertsona bakoitzeko, II. mailako titulu baten gaitasun-atal guztientzat.
5,50 ordu aholkatutako pertsona bakoitzeko, III. mailako titulu baten gaitasun-atal guztientzat.
Fase honetan izena eman dezakete eta eman behar dute aholkularitza-fasea egin ostean, lanbide-gaitasunaren egiaztapena egin nahi duten pertsonek.
Ebaluazio-fasean izena emateko epea pertsona horrek aholkularitza-fasea amaitutakoan hasiko da, eta ebaluazio-fasea garatzeko epea hastean bukatuko.
Izen-ematea deialdi honen V. eranskineko izen-ematearen eredu ofizialean egin behar da. Eredua Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunetik (http://www.euskadi.net/agencia) deskargatu daiteke.
Izena emateko, salbuespen-egoeretan izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluaren X. kapituluan ezarritako 12 euroko tasa ordaindu beharko da, gaitasun-atal bakoitzeko. Testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
Salbuespen-egoeren kasuan, horiek arrazoitu eta justifikatu beharko dira.
Ordainketa izena emateko ereduan erakunde kolaboratzaile gisa identifikatutako banketxeetako edozeinetan egingo da.
Ez dute tasarik ordaindu behar honako pertsona hauek:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeak, orientazio-prozesu pertsonalizatua egin badute.
Larritasun bereziko kalte pertsonal fisiko edo psikofisikoak sufritu dituztela egiaztatzen duten terrorismoaren biktimak edo haien ezkontideak edo, afektibitate-harreman antzekoa izanik, haiekin modu iraunkorrean bizi direnak, eta berdin haien seme-alabak badira.
Izen-ematea, behar bezala beteta eta tasaren ordainagiriarekin batera (edo, hala badagokio, alegatutako salbuespen-egoeraren egiaztagiriarekin batera) adierazitako epean aurkeztuko da, deialdi honen II. eranskinean adierazitako edozein zentrotan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako lekuetan. Postetxe-zerbitzuko bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean eramango da. Era horretan, izena emateko orria aurkeztu den eguna zehaztuko du bulegoak bere goiburuan.
Fase horren xedea da izena emandako pertsonak aurkeztutako frogak nahikoa diren egiaztatzea, gaitasun-atal bakoitzaren lanbide-gauzatzeetan, gauzatze-irizpideetan ezarritako mailetan eta lanbide-testuingurua abiapuntutzat hartuta finkatutako lan-egoera erreal edo simulatu batean eskatzenden lanbide-gaitasuna esleitzeko, froga-gidetan ezarritako ebaluazio-irizpideak jarraituta.
Fase hori nahitaezkoa da. Beraz, izangairen batek justifikaziorik gabe parte hartzen ez badu edo joaten ez bada, ebaluazio-batzordeak hala eskatzen duenean, Lanbide Heziketako eta Enplegu eta Laneko sailburuordeek baterako ebazpena emango dute, eta horren bidez, izena emandako pertsona prozesutik baztertutzat joko da.
Ez-agertze justifikatuak dira: izena emandako pertsonaren edo senide baten gaixotasunak hirugarren mailara arte, istripuak eta ezinbesteko kasuak. Kausa justifikatuaren alegazioa ebaluazio-batzordeari hitzez jakinarazi beharko dio, bai eta idatziz ere, egiaztatze-dokumentazioarekin batera, gehienez ere 2 eguneko epean, eta betiere deialdi honetan ezarritako epeak errespetatuta.
Ebaluazio-fasea ondorengo epeetan egingo da:
2014ko otsailaren 13tik martxoaren 14ra bitartean, EAEk aurrez egindako deialdiren batean parte hartu duten izangaientzat, eta izaera espezifikoarekin deitutako gaitasun-ataletarako.
2014ko maiatzaren 12tik ekainaren 10era bitartean, izena emandako gainerako pertsonentzat.
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasuna aitortzeari buruzkoaren, 16. artikuluan xedatutakoari men egiten dio fase horrek, eta hura aurrera eramateko, aholkulariaren txostena eta izangaiak aurkeztutako dokumentazio guztia aztertuko dira; halaber, hala badagokio, izena emandako gaitasun-ataletan eskatzen den lanbide-gaitasuna ebaluatzeko beharrezkoak diren froga berriak bilduko dira. Hartara, beharrezkotzat jotzen diren metodoak erabiliko dira, hala nola izena emandako pertsona bere lanpostuan behatzea, simulazioak, lanbide-gaitasunari buruzko froga estandarizatuak eta elkarrizketa pertsonalak, froga-gidetan ezarritakoa aintzat hartuta.
Oro har, ebaluazioa aurrez aurre egingo da. Ebaluatzailea eta ebaluazio-batzordea pertsona bakoitzarekin harremanetan jarri ahalko dira telefonoa, posta, posta elektronikoa edo faxa erabilita. Bitarteko horiek erabilita pertsonaren batekin harremanetan jarri ezin badaitezke, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) iragarriko dute bilera-deia, aurreikusitako data baino gutxienez 2 eguneko aurrerapenarekin.
Gaitasun-atal jakin baten ebaluazioaren behin-behineko emaitza «frogatua» edo «ez frogatua» izango da, eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko da.
Gaitasunaren ebaluazioa egin duenak ebaluazio-batzordeko buruaren aurrean erreklamatzeko eskubidea izango du, hiru egun balioduneko epean, ebaluazioaren emaitzak entregatzen dizkiotenetik hasita.
Ebaluazio-batzordeek ebaluazioaren behin betiko emaitzak onartuko dituzte, eta Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko dira.
Behin betiko ebaluazioaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Lanbide Heziketako eta Enplegu eta Laneko sailburuordeen aurrean. Horiek baterako ebazpena emango dute.
Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariak eta Diru Sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako zuzendariak baterako ebazpena emango dute; horren bidez, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da, deitutako gaitasun-atalak barne hartzen dituen lanbide-kualifikazio bakoitzeko. Ebazpen hori Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren webgunean (http://www.euskadi.net/agencia) argitaratuko da.
Ebaluazio-batzordeen osaerak, funtzionamenduak eta eginkizunek uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren, lan-eskarmentuaren bidez lortutako lanbide-gaitasunak aitortzeari buruzkoaren, 27. eta 28. artikuluetan xedatutakoari men egingo diote.
Ebaluazio-batzordeak bereizitako bi etapatan garatuko du ebaluazio-fasea:
Lehenengoan, hasierakoan, espedienteko dokumentazioa aztertuko du eta izena emandako pertsonaren gaitasunak egiaztatuko.
Hura bukatutakoan, amaierako fasea egingo du. Bertan, beharrezkoa izanez gero, ebaluazio-metodo eta -tresna berriak aplikatuko dira (lanbide-gaitasunari buruzko proba estandarizatuak, lanpostu-behaketa edo lan-egoera erreal baten simulazioa).
Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, zeregin horiek gauzatzeagatik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aukeraketa-frogetako epaimahaientzat ezarritako konpentsazio ekonomikoak jasoko dituzte aholkulariek, jarraian adierazitako mugekin:
Ebaluatzaile gisa izendatutako pertsonek gehienez 24 euro jasoko dituzte orduko, eta gehieneko ordu kopuruak hauexek izango dira:
1,75 ordu hautagai bakoitzeko, gaitasun-atalak I. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
2 ordu hautagai bakoitzeko, gaitasun-atalak II. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
2,25 ordu hautagai bakoitzeko, gaitasun-atalak III. mailako lanbide-kualifikazio bati dagozkionean.
2,50 ordu hautagai bakoitzeko, II. mailako titulu baten gaitasun-atal guztientzat.
2,75 ordu hautagai bakoitzeko, III. mailako titulu baten gaitasun-atal guztientzat.
24 euro gaitasun-azterketak eta ebaluazio-bilerak egiteko baliatutako ordu bakoitzeko. Horiek behar bezala justifikatu beharko ditu ebaluazio-batzordeko buruak, Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren aurrean.
Ebaluatutako pertsonek lanbide-gaitasuna frogatu duten gaitasun-atal guztien ziurtagiria jaulkiko du Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak.
Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari bidaliko dizkio egiaztapenaren emaitzak, erakunde horrek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari transferitzeko, estatuko erregistroan sar ditzan.
Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak edo horrek izendatutako zentroek froga guztiak eta prozeduran zehar egindako erregistroak eta sortutako emaitzak bilduko dituen prozeduraren espedientea gordeko dute.
gaitasun-atalak egiaztatzeak lanbide-heziketako tituluetako lanbide-moduluak baliozkotzeko eta profesionaltasun-ziurtagirietako prestakuntza-moduluak salbuesteko ondorioak ditu, indarreko araudiaren arabera.
Prozedura horren bitartez, ebaluatutako pertsonak profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat lortzeko eskakizunak betetzen dituenean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak adieraziko dio hura lortzeko zer izapide egin behar dituen. Titulu baten gaitasun-atalak betetzen dituenean, izena emateko zentroek hura lortzeko egin behar dituen izapideak jakinaraziko dizkiote.
Prozedura izapidetzean egiten diren datu pertsonalen tratamendu guztiek Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa errespetatuko dute.
Behin betiko ebaluazioa argitaratu eta bi hilabete igarotakoan, interesdunek beren dokumentazioa jasotzeko aukera izango dute izena emandako zentroan.
Epe hori amaitutakoan, interesdunek jaso ez dituzten dokumentuak deuseztatuak izan ahalko dira.
Lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura osoa amaitutakoan, deialdi honetan ezarritako prozeduran parte hartu duten pertsona guztiei idazki bat igorriko zaie, honakoa jasoko duena, dagokionaren arabera:
Prestakuntza-aukerak, orientazio egokiekin, egiaztatzeko eskatutako gaitasun-atalak hurrengo deialdietan egiaztatu ahal izateko.
Prestakuntza-aukerak, orientazio egokiekin, gaitasunokin erlazionatutako lanbide-heziketako titulu bat edo profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzera bideratutako prestakuntza osatzeko.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik sortuko ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aurrean. Horiek baterako agindua emango dute.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren12an.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
Enplegu eta Laneko sailburuordea,
RICARDO BARCALA ZUMELZU.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren arteko kudeaketa-gomendioari buruzkoa, Prestakuntza Ekintzak programatzeko. Izan ere, premiak detektatu dira lan-esperientziaren bidez eta/edo prestakuntz
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko abenduaren 12koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla-medio lortutako lanbide-gaitas


