- EBAZPENA, 2013ko abenduaren 16koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, honako hau xedatzen da: batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 206/2013-M prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-260/2013-VI administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abenduaren 16koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, honako hau xedatzen da: batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 206/2013-M prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-260/2013-VI administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5619
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/12/16
- Argitaratze-data: 2013/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 206/2013-M prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-260/2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko uztailaren 11ko Ebazpena, Giza Baliabideetako zuzendariak 2012ko urriaren 23an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzesten duena. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen hark lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan behin-behinean betetzeko prozedura arautzen zuen, hain zuzen ere Ertzaintzako Unitateetako goragoko mailako lanpostuak betetzeko edo espezialitate ezberdineko lanpostuak betetzeko (intra-unitate eginkizunak).
Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, honako hau
Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. Epaitegian ager daitezen 206/2013-M prozedura laburtuan eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 16a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


