- 1597/2013 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 10eko 303/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, José Julio Fuentes Pérez jaunak FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua kategoriako hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1597/2013 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 10eko 303/2013 Epaiaren exekuzioaren betearazpena argitaratzeko dena. Epai horren bidez, José Julio Fuentes Pérez jaunak FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua kategoriako hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 127
- Xedapen-zk.: 1597
- Xedapen-data: 2013/12/16
- Argitaratze-data: 2014/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 10eko 303/2013 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bitartez, Mediku kategoriako (Fakultatibo Mediku Espezialistako hainbat lanpostu funtzional) oinarri espezifikoak onartu ziren (2006ko azaroaren 9ko EHAA, 214. zk.). Hain zuzen, deialdi horretako oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bitartez onartu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urtarrilaren 21eko 19/2008 Ebazpenaren bitartez, EHAAn Mediku kategoriako (FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua lanpostu funtzionala) izangaien behin behineko zerrenda argitara zedin agindu zen (2008ko otsailaren 18ko EHAA, 34. zk.). Ebazpen horretako I. eranskinean José Julio Fuentes Pérez jauna ageri zen, destinoa aukeratzeko aukerarekin, eta haren guztizko puntuazioa 123,1050ekoa zela.
Geroago, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak apirilaren 14an emandako 380/2008 Ebazpenaren bitartez (2008ko maiatzaren 15eko EHAA, 91. zk), Mediku kategoriarako (FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua lanpostu funtzionala) txanda askeko izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzea agindu zen. José Julio Fuentes Pérez jauna hautaketa-prozesutik kanpo geratu zen, eta horregatik agertzen da IV. eranskinean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2500/2008 Ebazpenaren bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua eman zen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo mediku espezialisten lanpostu funtzionala). Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak zituen destino (2008ko irailaren 9ko EHAA, 171. zk.).
José Julio Fuentes Pérez jaunari ez zitzaion destinorik esleitu, prozesutik kanpo geratu zen-eta.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 380/2008 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen José Julio Fuentes Pérez jaunak. Gero, administrazioarekiko auzibidean inpugnatu zen (261/2009 laburtua).
Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaitzak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2010eko ekainaren 11ko epaia) ezetsi egin zuen jarritako demanda.
Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2013ko maiatzaren 10eko 303/2013 epaiaren bidez, onartu egin zuen José Julio Fuentes Pérez jaunak Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2010eko ekainaren 11ko epaiaren aurka jarritako apelazioa, eta apelatutako epaia ezeztatu zuen.
EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko maiatzaren 10eko 303/2013 epaia irmoa dela deklaratu da.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaitza exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 303/2013 Epaian adierazi zuen erabaki judizialaren ondorio gisa, eta dagozkion izapide guztiak eginda, José Julio Fuentes Pérez jauna FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua lanposturako hautaketa-prozesuan sar dadin onartu da, 123,1050 puntu dituela (2006ko EPE). Hortaz, destinoa hautatu ahal izango du.
Arestian adierazitakoaren ondorioz, José Julio Fuentes Pérez jaunari destino bat emango zaio Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, txanda irekian, Mediku Kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo mediku espezialistaren lanpostu funtzionala).
Hirugarrena. Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).
Laugarrena. Prozedura hau izapidetzean interesatuei entzun zaie, halaxe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluak.
Horregatik, hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 10eko 303/2013 Epaia bete dadin agintzea. Epai horren bidez, José Julio Fuentes Pérez jaunak 2006ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua kategoriari buruz jarri zuen apelazio-errekurtsoa onartu zen.
Bigarrena. Epaitza izapide hauen bitartez gauzatzea:
José Julio Fuentes Pérez jauna FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua kategoriako hautaketa-prozesuan onartzea, 2006ko EPEaren testuinguruan, eta 123,1050 puntu dituela.
Ezarritako prozedurarekin bat, José Julio Fuentes Pérez jaunari destino bat esleitzea, txanda irekian, Mediku kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo mediku espezialisten lanpostu funtzionala), Basurtuko Unibertsitate Ospitalean.
José Julio Fuentes Pérez jauna estatutupeko langile finko izendatzea FEM Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua kategorian Basurtuko Unibertsitate Ospitalean.
José Julio Fuentes Pérez jaunak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko.
Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian aipatutako betebeharren bat ez duela betetzen, ezingo da jabetu esleitu zaion estatutupeko langilearen destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunari ohartarazten zaio lanpostuaz jabetzera bertaratzen ez bada, epearen barruan edo (hala dagokionean) luzatutako epean, galdu egingo dituela dagokion Ebazpenak emandako eskubideak.
Jabetzeko eginbidea bete eta hurrengo egunean hasi beharko du lanean dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.
José Julio Fuentes Pérez jaunari jaso behar eta jaso ez dituen ordainsariak ematea. Hortik kendu beharko dira, hala dagokionean, lan-errentaren kontzeptu beragatik jasotako ordainsari ekonomikoak, norbere zein besteren konturakoak, eta langabezia-sari edo antzeko kontzeptu moduan jasotakoak. Aldiz, gehitu egin beharko da interes legalaren ondoriozko zenbatekoa.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, José Julio Fuentes Pérez jaunari jakinaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari komunikatzea.
Bosgarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


