Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko abenduaren 17koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, kontsultarako jendaurrean jartzen dituena «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 1 fasearen xehatua» eta «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 2 fasearen xehatua» izeneko agiriak, bai eta proiektu horien Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa ere. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 17koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, kontsultarako jendaurrean jartzen dituena «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 1 fasearen xehatua» eta «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 2 fasearen xehatua» izeneko agiriak, bai eta proiektu horien Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 32
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/17
  • Argitaratze-data: 2014/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2013ko abenduaren 16an emandako Ebazpenaren bitartez, «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 1 fasearen xehatua»-ri eta «Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektu aldatua. 2 fasearen xehatua»-ri hasierako onespena eman zitzaien. Proiektu horien baitan jasoak daude, besteren artean, ondasun eta eskubideen zerrenda, 1 eranskin gisa erantsita doana, eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketarekin batera, jendaurreko kontsultan jartzea ere onartu zena.

Proiektu xehatu horiek hau dute xede: Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko eta ibaia bideratzeko jatorrizko proiektua egokitzea, batik bat, obra 2 fasetan egiteko. 1 Faseak Martutene zubitik (pare hori ere bai) ibaian gorako zatia hartuko luke bere baitan, eta 2 Faseak Martutene zubitik ibaian beherako zatia, azken jarduera-guneraino, GI-131 errepidean dagoen Lugañene zubiraino.

Proposatutako ibilguaren biderapenak gutxi gorabehera 1.370 m-ko luzera dauka eta egungo errekaren ibilguari eustea du xede, inolako eraginik sortu gabe, eta 0,00 kotatik aurrera bere zabalera handituz. Guztira, 45 metro gutxienez eta 50 metro gehienez izango da ibaiaren behin betiko zabalera.

Proiektatutako biderapen jarduketa horiek ubidea zeharkatzen duten egungo egituretan, Martutene zubia, Pilar auzoko oinezkoentzako zubia eta Añarbeko Urak-en 1.000 mm diametroko uraren hornikuntza hoditeriaren igarotzea egingo diren aldaketekin bat doaz.

Proiektuen Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilearen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, proiektuek ingurumenean duten inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsiko da, betiere egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarian argitaratu eta hogeitamar (30) eguneko epean, proiektu honetan interesik edo eraginik duten herritarrek erreklamazioak aurkez ditzaten Donostiako udaletxean edo Ur Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoan (Kristina infantaren kalea 11, Begoña etxea), Donostian. Aipatutako egoitzetan proiektua agerian egongo da nahi duenak azter dezan.

Dokumentazio bera Agentziaren web orrian (www.uragentzia.euskadi.net) ere kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)