Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 721
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/20
  • Argitaratze-data: 2014/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du Concepción Vallinas Cabo andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 267/2013-C prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidal dakion. Errekurtso hori, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan 2013-2014 ikasturteko ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2013ko ekainaren 21ean emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero, prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epaian, eskatutakoa onartzen bada, horrek, Araban, beherago zehaztutako espezialitateetako zerrendetako eta posizioetako hautagaiei eragin diezaieke.

0959. Entzumena eta Hizkuntza: 87. postutik 326.era.

Epaian, eskatutakoa onartzen bada, horrek, Bizkaian, beherago zehaztutako espezialitateetako zerrendetako eta posizioetako hautagaiei eragin diezaieke.

0959. Entzumena eta Hizkuntza: 152. postutik 448.era.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik