Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2013-2014ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen aginduaren zenbatekoa handitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2013-2014ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen aginduaren zenbatekoa handitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 551
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/30
  • Argitaratze-data: 2014/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez, diru-laguntzak deitu ziren hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2013-2014ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa honi ematen dion zenbateko osoa berrikusi ondoren egiazta daitekeenez, zenbateko hori handitu behar da, kontuan hartuta, batetik, balorazio-batzordeak aurkeztutako esleipen-proposamena, eta, bestetik, 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren 1. artikuluan adierazten dela zenbateko globala gaurkotzeko aukera badagoela kreditu-loturari edo aurrekontuak aldatzeari begira indarreko legeriak agertzen duen erregimenaren arabera eta deialdia egin aurretik.

Horregatik, ebazpen honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak programa honetarako erreserbatua zuen zenbatekoa handitu nahi da.

Aurrekoarengatik, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren 1. artikuluan agertzen den zenbatekoa handitzea; izan ere, diru-laguntzen deialdian ematen den zenbatekoa da, eta zenbateko horri, guztira, beste zazpi mila seiehun eta berrogeita bat (7.641) euro gehituko zaizkio. 7.641 euro horiek horrela desglosatuko dira: bi mila bostehun eta berrogeita zazpi (2.547) euro 2013ko aurrekontu-ekitaldirako, eta bost mila eta laurogeita hamalau (5.094) euro 2014ko aurrekontu-ekitaldirako.

Horregatik, 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren 1.1 artikulua horrela erredaktatuta geratzen da:

  1. Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatzen dituzten eta 2013-2014ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak ematea du xede agindu horrek. Agindu horretan araututako diru-laguntzak finantzatzeko,10.367.637 euro erabiliko dira, eta horrela banatuko dira: 3.455,879 euro 2013ko ekitaldian, eta 6.911.758 euro 2014ko ekitaldian.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.