Euskadi.eus
  • 9/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

9/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 237
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2014/01/03
  • Argitaratze-data: 2014/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko lanpostua bete beharra dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, hirugarren araua komuna, eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza honek lanpostua betetzeko deialdi publiko iragartzea erabaki du. Hona hemen:

OINARRIAK:

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Titulazio akademikoa: A1 Taldeko edozein lizentziatura unibertsitarioren jabe izatea.

  2. Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Lan-esperientzia. 5 urteko esperientzia A1 Taldeari dagozkion eginkizunetan.

    Bigarrena. Interesdunek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek jasotzen dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Esperientzia lanbidean eta kudeaketa sanitarioan.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente honen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Gurutzeta-Barakaldo, 2014ko urtarrilaren 3a.

    712/2013 Ebazpena, maiatzaren 9koa, zuzendari gerentearena.

    Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoa,

    FERMIN LABAYEN BERAZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.