- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 8koa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Larreaundi Berria TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazio berria, Irungo udalerrian. Erref.: 24045/AT-D-2012-45. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 8koa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Larreaundi Berria TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazio berria, Irungo udalerrian. Erref.: 24045/AT-D-2012-45.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 372
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/08
- Argitaratze-data: 2014/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bitartez,Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak baimendu zuen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari Larreaundi Berria TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazio berria, Irungo udalerrian, eta aldi berean horren Onura Publikoa deklaratu zuen,.
Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan jartzen duenez (1997-11-28ko BOE), aipatutako baimena eta Onura Publikoko deklarazioa emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez, eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko beharra dago eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutakoak, eta, erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.
Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, honenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea ebatzi du Irungo udaletxean, udal horretan baititu eraginpeko ondasunak, ondasunak okupatu aurretiko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziorako aktak egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.
Interesdunek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritua eta notarioa ere eraman daitezke.
Aurretiko aktak 2014ko martxoaren 6an egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztuko da. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere beteko dira.
Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. izango da.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2. artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Donostiako (20006) Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan idazki bidez egoki deritzotena adierazi ahal izango dute aurretiko aktak egiteko eguna arte, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.
Donostia, 2014ko urtarrilaren 8a.
Lurralde ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
(Ikus .PDF)


