- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lekeitioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Lekeitioko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lekeitioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Lekeitioko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 322
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/14
- Argitaratze-data: 2014/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak; Sailak; Instituzional
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4.b) artikuluan 8/2011 Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketa egin aurretik xedatutakoaren arabera (8/2011 Errege Lege Dekretua, uztailaren 1ekoa, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzea indartu eta soiltzeko neurriena), hauek dira herritarrek administrazio publikoetako organoei helarazi nahi dizkieten eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko tokiak, besteak beste: «Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, toki-administrazioko erakunderen batekoa».
Hori oinarritzat hartuta, 2005eko abenduaren 12an, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari eta Lekeitioko Udaleko alkate-udalburuak Lekeitioko Udalaren ordezkari lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, herritarrek aukera izan zezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edozein organo edo erakunderi helarazi nahi zizkieten dokumentuak Lekeitioko Udaleko erregistroan aurkezteko; hori guztia, aipatutako 38.4.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Hitzarmen hori 2006ko urtarrilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (16. zenbakia).
Hitzarmeneko seigarren klausulan hitzarmenaren indarraldia ezarri da, eta azaldu egin da lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.
Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Lekeitioko Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, Hitzarmeneko seigarren klausula; eta bestetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 14a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


