Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 28koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L., Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 28koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L., Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 774
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/28
  • Argitaratze-data: 2014/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp. zk./Gaia: SEG/0006/2014.

Bat. 2013ko abenduaren 10 eta 19an, eta 2014ko urtarrilaren 7an, Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L., erakundearen ordezkaritzak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritza bakoitzean, galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa jarduteko baimen eskaera aurkeztu zuen.

Bi. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du:

Egaña Kalea 17, 5. solairua, 2-3 Departamentuak, 48010 Bilbao.

Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.

Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.

Erakunde eskatzaileak, bereak diren instalazioak ez dauzkanez, hitzarmenak egin ditu zenbait Erakundeekin beraien instalazioak ikastaroak emateko erabili ahal izan ditzan eta froga agiri bezala ondorengoak aurkeztu ditu:

AFONVI erakundeak luzatutako ziurtagiria, honek Bilboko Jon Arrospide, 14 zenbakian dauzkan instalazioak ikastaroak emateko uzten dizkiola frogatzen duena.

Tolosaldea Goimailako L.H.B. Institutuak luzatutako ziurtagiria, honek Tolosako Santa Luzia 17 zenbakian dauzkan instalazioak ikastaroak emateko uzten dizkiola frogatzen duena.

Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak luzatutako ziurtagiria, honek Gasteizko Gerardo Armesto Kaleko 2-1 zenbakian dauzkan instalazioak ikastaroak emateko uzten dizkiola frogatzen duena.

Hiru. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek, Afonvi eta Arabako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren instalazioak, behin baino gehiagotan jo dituzte egokitzat eta Tolosaldea institutuarenak berriz Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailaren baimena daukate.

Lau. 2013ko abenduaren 12n eta 2014ko urtarrilaren 14 eta 16ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkariek eskaera onartzearen eta Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L., galdaren industria-operadore espezialitatean erakunde aintzatetsi gisa baimentzearen aldeko txostena eman dute.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egitea beharrezkoa da:

Bat. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi. Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L., erakundeak Lurralde Historiko bakoitzean dituen instalazioek, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak 22. artikuluko 1. puntuaren c) idatzi-zatian gutxienekoz betebeharreko baldintzak bezala jasotzen direnak, betetzen dituzte.

Hiru. Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko nahiko argitasun eman da, eta gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztu egin dira. Gainera Erakundeak eskatu espezialitatean ikastaroak emateko dituen giza baliabideak justifikatu egin dira.

Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakori jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

  1. Factor 4 Ingenieros Consultores, S.L. erakundea, Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzea.

  2. Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistro Berezian REFPA A-0111 erregistro-zenbakiarekin inskriba dadila xedatzea.

  3. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

  4. Erakunde horri baimena eman zaio dagozkion ikastaroak emateko egiaztatutako instalazioetan. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

  5. Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak. Erakunde Aintzatetsiek dagokien kalifikazioa galdu egingo dute, baldin eta adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak bete gabe uzten badituzte.

    Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 28a.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.