Euskadi.eus
  • 51/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

51/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 546
  • Xedapen-zk.: 51
  • Xedapen-data: 2014/01/28
  • Argitaratze-data: 2014/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Donostia Unibertsitate Ospitaleko erizaintzako zuzendariorde lanpostua hutsik egonik, zuzendaritza honek deialdi publikoa deitzea erabaki du lanpostu hori betetzeko, izendapen askeko sistema bidez, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK:

Lehenengoa. Ebazpen honen bidez deitzen den Erizaintzako zuzendariorde lanpostua Osakidetzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan plaza jabetzan daukaten langile finkoek eska dezakete (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratudun langileak), halaber, EAEko Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomoetako funtzionarioek baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

  1. Titulu akademikoa: B1 taldeetan zehazten diren Unibertsitate Diplomatura baten jabe izatea.

  2. Hizkuntza Eskakizuna 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: Bost urteko esperientzia izan beharko dute, B1 taldeetako zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkidearen Legea).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, eta bertan jasota egongo dira:

    Titulu Akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen ebazpen bidez ebatziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Donostia, 2014ko urtarrilaren 28a.

    Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

    JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.