- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 29koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, «Urdulizen metroa lurperatzeko informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 29koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, «Urdulizen metroa lurperatzeko informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 914
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/29
- Argitaratze-data: 2014/02/25
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bilboko Hiri Trenbidearen 1. lineako 22+254 KPan, Urdulizen, trenbide-pasagune bat dago Bilbotik Plentziara doan errepidea igarotzeko. Errepide hori egun Urdulizko Aita Gotzon kale bihurtu da.
Trenbide Sektorearen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, trenbide-pasagune hori kendu beharra dago. Jarduketa hori Bilbo Metropolitarreko eskualde-egiturako trenbide-sareari buruzko azterlanean dago jasota (2002ko otsaila), azterlan horretan jarduketa-eskemetan Bilboko Hiri Trenbidearen 1. linean Urduliz eta Plentzia arteko trazadura hobetzea planteatzen baita, zehazki trenbidea bikoiztu eta trenbide pasagune hori kentzea.
Azterlan honen helburua da Bilbotik Plentziara doan errepidea gurutzatzeko dagoen trenbide-pasagunea kentzeko behar diren obrak informazio-azterlanaren mailako xehetasunarekin zehaztea. Azterlanak bi alternatiba garatuko ditu; biek ere trenbidea lurperatzeko dira, eta lurperatu beharreko tartearen luzera baino ez da aldatzen batetik bestera.
Informazio-azterlan honetan trenbidea lurperatzeko egin beharreko obrak zehazten ditu, bai eta inguru hori hirian ondo txertatzeko eta BHTaren Urduliz-Plentzia tartean bikoizten denerako bateragarritasuna ahalbidetzeko behar direnak ere.
Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen du ordea (Erregelamendu hori 2387/2004 Errege Dekretuaren bidez onartu zen), azterlana, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren ikusmoldeaz, baldin eta ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.
Organo honek eskumena dauka Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordeta ez dauden Bilboko Metropoliko Trenbideari lotutako proiektuak idatzi eta onartzeko, betiere Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Informazio-azterlana, Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean jarri da, Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2018ko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen hori 2008ko maiatzaren 7ko EHAAn (85. zk.) eta egun bereko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta hogeita hamar egun baliodunetan zehar ikusgai egon zen, Urdulizko Udalaren iragarki-oholean.
Izapide horiek egiten ari zirela, Urdulizko Udalaren alegazio bat jaso da, 2. alternatiba aukeratzeko proposatzen zuena. Alegazio hori, Udalarekin batera, aztertuta eta onartuta geratu da.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau
Behin betiko onartzea «Urdulizko lurperatzearen informazio-azterlana», bai eta jendaurreko informazio- eta entzunaldi-espedientea ere, eta garatzeko 2. alternatiba aukeratzea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita; idazkia organo horri edo Garraioetako sailburuordeari bidali beharko zaio.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 29a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko urriaren 26koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, OT-23 identifikazio-zenbakidun finkaren titularrari dei egiten diona Bilboko hiri-trenbidearen linean Urdulizko sestrako trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektuaren ondorioz oku
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko otsailaren 7koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, SP-1 identifikazio-zenbakidun finkaren titularrari dei egiten diona Bilboko Hiri Trenbidearen linean Urdulizko sestrako trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektuaren ondorioz oku
- Ikus: EBAZPENA, 2014ko urriaren 16koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidean Urdulizko trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena.
- Ikus: EBAZPENA, 2008ko apirilaren 14koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, "Urdulizen metroa lurperatzeko informazio-azterlana" jendaurrera ateratzeko dena.


