- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Ermuko udalerriko Mallabia-Iparraldeko Ingurabidea (4. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa herri-onurakoa dela aitortzen da, zortasunaren handitzea dela-eta (arboladiak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Ermuko udalerriko Mallabia-Iparraldeko Ingurabidea (4. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa herri-onurakoa dela aitortzen da, zortasunaren handitzea dela-eta (arboladiak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1197
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/30
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Erref.: L-7648. ASS/BIZ.
Esp.: AT-H-2013-00018.
Bat. 2013ko martxoaren 22an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.
Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko apirilaren 29ko BAOn, 2013ko maiatzaren 14ko EHAAn eta 2013ko maiatzaren 2ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.
Hiru. 2013ko apirilaren 18an, ofizio bat igorri zion Ermuko Udalari, udaletxeko iragarki-oholetan erakusteko proposatutako jarduketari buruzko iragarkia; eta eskatu zion, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuen ala ez instalazioa herri-onurakotzat aitortzea.
Lau. Horretarako ezarritako jendaurreko erakustaldian zehar, Ermuko Udalak linea eraikitzeko dauden mugei buruzko baldintzak aurkeztu ditu, eta onuradunak erantzun du ezen burutu behar den jarduerak ez dakarrela egun dauden mugez bestelako mugarik.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 54/1997 Legea; Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpena.
Bi. Zortasunaren handitzea dela-eta egon daitezkeen eraikuntza-mugen inguruko baldintzei dagokienez, handitze horrek inola ere ez dio eragiten hirigintza-garapenari, ezta bide-eraikuntzari ere; izan ere, egungo lineak dituen mugak mantentzen dira, eta jarduera horrek ez dakar muga horien aldaketarik, eraikuntza-elementuei dagokienez.
Hiru. Bestalde, 2013ko urtarrilaren 31ko Bizkaiko Delegaturen Ebazpenaren proposamena ikusita. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau
Herri-onurakotzat jotzea Mallabia-Iparraldeko Ingurabidea (4. zirkuitua) izeneko 13,2 kV-ko airetiko linearen instalazioa (zortasunik gabeko zerrenda handitzeari dagokionez), honako tarte hauetan:
, 2., 3., 4., 6., 7., 17., 19., 26., eta 28., tarteak:
Jatorria: Azpiestazioaren irteera-egitura.
Bukaera: 9018 zenbakiko euskarria.
Luzera: 1.326 m.
tarteak:
Jatorria: 9005 zenbakiko euskarria.
Bukaera: 601 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).
Luzera: 56 m.
, 9., 10., eta 14. tarteak:
Jatorria: 9013 zenbakiko euskarria.
Bukaera: 904 zenbakiko euskarria.
Luzera: 259 m.
, 12. Eta 13. tartea:
Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.
Bukaera: 613 zenbakiko euskarria.
Luzera: 481 m.
tartea:
Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.
Bukaera: 801 zenbakiko euskarria (lletalde TZ).
Luzera: 28 m.
tartea:
Jatorria: 903 zenbakiko euskarria.
Bukaera: 602 zenbakiko euskarria.
Luzera: 53 m.
, tartea:
Jatorria: 9015. zenbakiko euskarria.
Bukaera:1001 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).
Luzera: 67 m.
, 21. eta 22. tarteak:
Jatorria: 9016. euskarria (lurrazpikoa).
Bukaera: «Imigas, S.A.» TKZ.
Luzera: 234 m.
, 24. eta 25. tarteak:
Jatorria: 1203. zenbakiko euskarria.
Bukaera: 1208 zenbakiko euskarria.
Luzera: 352 m.
272. tartea:
Jatorria: 9017. zenbakiko euskarria.
Bukaera: 9018 zenbakiko euskarria (lurrazpirako igarobidea).
Luzera: 58 m.
Deklarazio horrek berekin dakar azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


