- 125/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Uriarte Brizuela andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu125/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Uriarte Brizuela andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 741
- Xedapen-zk.: 125
- Xedapen-data: 2014/01/30
- Argitaratze-data: 2014/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 2001/2010 Ebazpenaren bitartez, Pilar Uriarte Brizuela andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko Pertsonaleko zuzendaria izendatu zen (ekainaren 3ko EHAA, 104. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Pilar Uriarte Brizuela andrea Galdakao-Usansolo Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau 2014ko urtarrilaren 30etik aurrera jarriko da indarrean.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Galdakao-Usansoloko Ospitaleari, Uribeko Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


