Euskadi.eus
  • 64/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerente izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

64/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerente izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 677
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2014/01/30
  • Argitaratze-data: 2014/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 10eko 10/2014 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2014ko urtarrilaren 13ko EHAAn (7. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Kontuan izanik, aurkeztutako agiriak ikusita, Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehena. Jesus M.ª Larrañaga Garitano jauna Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerente izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek 2014ko urtarrilaren 31etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz 2014ko urtarrilaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.