- 93/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Isla Climente andrea Bilbo Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu93/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Isla Climente andrea Bilbo Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 710
- Xedapen-zk.: 93
- Xedapen-data: 2014/01/30
- Argitaratze-data: 2014/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 107/2012 Ebazpenaren bitartez, Pilar Isla Climente andrea Bilbo Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatu zen (apirilaren 10eko EHAA, 70. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe,
Lehenengoa. Pilar Isla Climente andrea Bilbo Eskualdeko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2014ko urtarrilaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Bilbo Eskualdeari, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


