- 95/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Bilbao Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu95/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Bilbao Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 712
- Xedapen-zk.: 95
- Xedapen-data: 2014/01/30
- Argitaratze-data: 2014/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 115/2002 Ebazpenaren bidez, Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Bilbao Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuten (otsailaren 20ko EHAA, 56. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Miren Josu Ormaetxea Legarreta andrea Bilbao Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak emanda.
Bigarrena. Ebazpen honek 2014ko urtarrilaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Bilbao Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


