- EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko azaroaren 27ko Ebazpena zuzentzeko dena. Horren bidez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako erabakiaren berri eman zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko azaroaren 27ko Ebazpena zuzentzeko dena. Horren bidez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako erabakiaren berri eman zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 722
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/01/31
- Argitaratze-data: 2014/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko abenduaren 13an argitaratu zen EHAAn Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2013ko azaroaren 27ko Ebazpena. Horren bidez Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko azaroaren 27ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako erabakiaren berri eman zen.
2013ko abenduaren 11n, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuak Koreografi sorkuntzaren modalitateari dagokion ebazpenaren aldaketa partziala egiten zuen ebazpena eman zuen.
2013ko ekainaren 5eko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipaturiko aldaketa interesdun guztiei jakinarazi ondoren, horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokio, guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean Koreografi sorkuntzaren modalitatean emandako behin-betiko diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 31.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ANGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


