- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (296/2013-M prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (296/2013-M prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 807
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/05
- Argitaratze-data: 2014/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (296/2013-M prozedura laburtua) Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2011ko apirilaren 4ko Ebazpenari jarritako deuseztasun-akzioaren ustezko ezespenaren aurka jarritakoa da. Ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko ofizialondo kategorian karrerako funtzionarioak izendatzen dituen 2011ko martxoaren 28ko Ebazpena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-oholean jarri deneko data jakinarazten da (2008ko martxoaren 6ko EHAA, 47. zk). Eta Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2014ko otsailaren 5a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


