- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; Agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu-Arrantza programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; Agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu-Arrantza programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1686
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/05
- Argitaratze-data: 2014/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren bidez, 2013ko ekitaldirako deialdia egin zen, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariaren Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, publizitatearen helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek diotenaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoa eta goian aipatu den abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 17. artikuluko 5. paragrafoa.
Horrenbestez, ondokoa
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 5a.
Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
(Ikus .PDF)


