Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko otsailaren 6koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza premia bereziko ikasleak dituzten eta 2013-2014 ikasturterako hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza-deialdia ebazten duena. Deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez arautu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 6koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza premia bereziko ikasleak dituzten eta 2013-2014 ikasturterako hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza-deialdia ebazten duena. Deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez arautu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 867
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/06
  • Argitaratze-data: 2014/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez aipatutako Aginduaren 1. artikuluan agertzen den zenbatekoa handitzen da.

Aginduaren 8. artikuluan jasotzen denez, Hezkuntza Berriztatzeko (Hezkuntza Berezia) lurralde mailako teknikariek eskaerak aztertu eta beren proposamena Baloratze Batzordeari helaraziko diote. Baloratze Batzorde horrek Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari behin betiko proposamena aurkeztuko dio eta honek ebatziko du.

Agindu horretan ezarritako izapide guztiak bete ondoren, Baloratze Batzordeak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza premia bereziko ikasleak izan eta hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu beharra duten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak ematea 2013-2014 ikasturterako. Ebazpen honen I. eranskinean jasota dago ikastetxe horien zerrenda.

Bigarrena. Ebazpen honetan ezarritako diru-zenbatekoak gehienez ordainduko diren diru-kopuruak dira, eta langileak eta dagokion ikastetxeak izenpetutako lan-kontratuaren iraupenaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira, betiere, deialdian ezarritako mugen barruan.

Hirugarrena. Diru-laguntzaren lehen fasea ordaindu aurretik, ikastetxeak dokumentazio hau aurkeztu beharko du, ebazpen hau argitaratu eta 15 eguneko epean:

Kontratatutako hezkuntza laguntzako espezialistei eskatutako titulazioa, 2013ko ekainaren 26ko Aginduak 4. artikuluko 1. puntuan xedatutakoaren arabera.

Hezkuntza laguntzako espezialista bakoitzarekin egindako lan-kontratua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 6a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.