Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Arin Innopeople, S.L. entitatea, «dorre-garabiko operadorea» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Arin Innopeople, S.L. entitatea, «dorre-garabiko operadorea» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1198
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: SEG/0011/2014

Bat. 2014ko urtarrilaren 13an, Arin Innopeople, S.L. entitatearen ordezkaritzak ondoren zehazten den espezialitatean profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa jarduteko baimen-eskaera aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan:

Dorre-garabiko operadorea.

Bi. Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honakoak dira:

Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izanik: Azkue kaleko 1 zenbakia, BEC eraikina, 8. solairua, 48902 Barakaldo.

Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru. Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2014ko urtarrilaren 16an ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara.

Lau. 2014ko urtarrilaren 20an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako buruak Arin Innopeople, S.L. profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK:

Bat. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Hiru. Halaber, egiaztatuta geratu da Arin Innopeople, S.L. delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan, gutxienekoz bezala xedatu diren instalazioak, eta instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan daudela.

Lau. Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, garatu beharreko ikastaroei buruzko nahiko agiri aurkeztu da, eta gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztu egin dira. Gainera, erakundeak eskatu espezialitatean ikastaroak emateko dituen giza baliabideak justifikatu egin dira.

Bost. Aitzitik, ez da frogatu erakunde eskatzaileak ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren VI. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak betetzen dituenik. Dekretu horrek obretarako edo bestelako aplikazioetarako garabi-dorreei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du.

Hala ere, baldintza horiek betetzea saihestezina denez ikastaroa gauzatzeko, baimena ematea egin daitekeen zerbait dela uste da, beti ere ikastaroaren gauzatze-eskaera egiten den unean eskabide guztiak betetzera baldintzaturik.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

  1. Arin Innopeople, S.L. entitatea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:

    Dorre-garabiko operadorea.

  2. Ebazpen honetan ematen den baimena, ikastaroak hasi aurretik ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren VI. eranskineko 5. puntuan jasotako eskakizunak betetzera baldintzatua dago. Dekretu horrek obretarako edo bestelako aplikazioetarako garabi dorreei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du.

  3. Arin Innopeople, S.L. Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: R.E.F.P.A. zk. A-0112.

  4. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

  5. Entitate honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 11.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik