- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez SGS Española de Control, S.A. enpresari erakunde baimenduaren izendapena aldatzen baitzaio, likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurketa-sistemetan eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan -hornigailu edo euskarri deitutakoetan- egiaztapen metrologikoak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez SGS Española de Control, S.A. enpresari erakunde baimenduaren izendapena aldatzen baitzaio, likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurketa-sistemetan eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan -hornigailu edo euskarri deitutakoetan- egiaztapen metrologikoak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1200
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/11
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa
Testu legala
Erref: 01-OV-1009
Lehenengoa. 2013ko azaroaren 19ko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egindako ikuskapenean atzemandako «onespenik ez» adierazpen-puntuan oinarriturik, 2013ko abenduaren 5ean, SGS Española de Control, S.A. enpresak (helbidea: Punta Ceballos, Zierbena) azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Aginduan eta ITC/3720/2006 Aginduan aurreikusitako konponketa edo aldaketa egin ondorengo egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko emandako baimena aldatzeko eskaria aurkeztu zuen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan. ITC/3750/2006 Aginduak likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurtze-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen du, eta, ITC/3720/2006 Aginduak uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen hornigailuen edo banagailuen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen du.
Bigarrena. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko azaroaren 11ko eta 17ko Ebazpenen bidez, SGS Española de Control, S.A. enpresa egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa jarduteko izendatu zen, hain zuzen ere likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurketa-sistemetan eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan hornigailu edo euskarri deitutakoak, hurrenez hurren.
Hirugarrena. Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa jarduteko izendapena aldatzeko, erakunde eskatzaileak Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak bete beharko ditu, zeinen bidez argitaratzen baita azaroaren 26ko 1/2007 jarraibidea, egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzekoa. Horretarako, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalak egindako OC-I/181 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2012ko abenduaren 14ko Rev. 5 eranskin teknikoarekin batera; eranskin tekniko horrek biskositate txikiko likidoetarako (<= 20 mPa.S) zisterna-kamioien neurketa-sistemak haien emariak 50 l/min eta 800 l/min bitartekoak izanik presio atmosferikoan eta 100 l/min gehienezko emariko hornigailuak jasotzen ditu.
Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioko zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Neurketa-tresnen kontrol metrologikoko oinarrizko legeria arautzailea Metrologiako 3/1985 Legean eratua dago; lege hori hauek aldatu zuten: ekainaren 28ko 1296/1986 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 13/1996 Legeak eta abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoak eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.
Azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Agindua, likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurtze-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoa.
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko otsailaren 29ko Agindua, likatasun txikiko likidoetarako (= 20 mPa s) zisterna-kamioietako neurtze-sistemen entitate egiaztatzaileen, konpontzaileen eta titularren obligazioak arautzen dituena.
Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2009-07-15eko Ebazpena, azaroaren 22ko ITC/3750/ 2006 Aginduaren III. eranskina aldatzekoa.
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Aginduaren bidez, erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko ura ez diren likidoak neurtzeko sistemak, eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak egiaztatzeko entitateak arautzen dira
Azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan hornigailu edo euskarri deitutakoak zisterna-kamioietako neurtze-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoak, III. eranskinean entseguak, burutzapena eta baimendutako gehieneko akatsak zehazten ditu.
Aipatutako lege-manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, hau
SGS Española de Control, S.A. (helbidea: Punta Ceballos, Zierbena) enpresari egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa aritzeko egindako izendapena aldatzea, presio atmosferikoan 50 l/min eta 800 l/min bitarteko emariak dituzten biskositate txikiko likidoetarako (<= 20 mPa.S) zisterna-kamioien neurketa-sistemen eta gehienez 100 l/min emariko hornigailuetako edo euskarrietako uraz bestelako likidoen neurketa-sistemen irismenei dagokienez.
Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:
Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.
Probak gainditzen baditu tresnak, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenaren araberakoa.
Probak gainditzen ez baditu, zerbitzurako desgaikuntza adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio berehala, tresna dagoen lekuko lurralde ordezkaritzari.
Egiaztapena burututa, SGS Española de Control, S.A. enpresak tresna zigilatuko du zigiluen bidez edo, posible bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsasgarri auto-suntsigarrien bidez.
Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren azalpen-girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.
Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:
Zigilu normala:
(Ikus .PDF)
Zigilu enbutitua:
(Ikus .PDF)
Plastikozko zigilua:
(Ikus .PDF)
XX egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokio.
SGS Española de Control, S.A. enpresak urtero emango dio baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri zuzendaritza honi.
EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio SGS Española de Control, S.A. enpresari: 01-OV-1009.
SGS Española de Control, S.A. enpresa honako hauetan xedatzen denaren mende egongo da uneoro: uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, neurketa-tresnei dagokienez Estatutuko kontrol metrologikoa arautzen duena; ITC/3750/2006 Agindua; ITC/3720/2006 Agindua; 2004ko apirilaren 26ko Agindua, 2009-07-15eko Ebazpena, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezartzen duen bestelako ezein xedapen.
Izendapen horrek 2019ko otsailaren 11ra arte iraungo du, eta berritu ahal izango da. Horretarako, izendapena berritzeko eskabidea aurkeztu beharko da izendapena iraungi baino hiru hilabete lehenago.
Euskal Autonomia Erkidegoan egiaztapen metrologikoak egiteko SGS Española de Control, S.A.ri orain arte emandako baimen guztiak ordezten eta deuseztatzen ditu baimen honek.
Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.
Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.
Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko zerbitzu-prestazioa barne bateraezintasuna eta independentzia izango da.
Indarrean dagoen legerian aurreikusitako arrazoiez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako baldintzak ez betetzea eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.
Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendua zehapenpean izatea ere.
Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak egindako jarduerak eta gertatutako gorabeherak jasotzen dituen memoria bat bidaliko du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzara. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari, sei hilabeterik behin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 11.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko azaroaren 11koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, SGS Española de Control SA neurketa-sistemen (biskositate txikiko likidoetarako zisterna-kamioietan) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde izendatzen d
- Ikus: EBAZPENA, 2010eko azaroaren 17koa, Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, SGS Española de Control SA izendatzen duena ura ez diren likidoen neurketa-sistemen (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakund


