Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L.ri berritzen baitzaio funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde (EMBE) izendapena, tenperatura-erregistragailu eta termometroei dagokienez, baita uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemena (hornigailu edo banagailu delakoak) egiteko ere, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L.ri berritzen baitzaio funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnen egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde (EMBE) izendapena, tenperatura-erregistragailu eta termometroei dagokienez, baita uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemena (hornigailu edo banagailu delakoak) egiteko ere, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1227
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 01-OV-1008.

Lehenengoa. 2013ko azaroaren 28an, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L.k Arabako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu zuen konpondu edo aldatu eta geroko egiaztapen-entseguak eta aldizkako egiaztapenak egiteko emandako baimena berritzeko eskabidea. Egiaztapen horiek agindu hauetan xedatutakoak dira: ITC/3701/2006 Agindua, tenperatura kontrolatuan garraiatzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta kontrolatzeko tenperatura-erregistratzaile eta termometroen Estatuko kontrol metrologikoa arautzekoa; ITC/1922/2010 Agindua, hautagailu ponderal gisako funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnen Estatuko kontrol metrologikoa arautzekoa, eta ITC/360/2010 Agindua, Estatuko kontrol metrologikoa arautzekoa, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemena (hornigailu edo banagailu delakoak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzekoak direnak.

Bigarrena. Administrazio eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. funtzionamendu automatikoko pisatze-instrumentuen egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu izendatu zen, tenperatura-erregistratzaileei eta termometroei dagokienean, baita uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemena ere (hornigailu edo banagailu delakoak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzekoak.

Hirugarrena. Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde gisa jarduteko izendapena berritzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren (ENAC) OC-I/118 Egiaztatze Agiria aurkeztu da, 2011-07-29ko eranskin teknikoarekin (4. berrikuspena) batera, eta hauek barne hartzen dituena: pisatze automatikoko tresnak, 1. eta 2. klaseko tenperatura-erregistratzaileak eta termometroak, -30 ºCtik +20 ºCra, eta uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailu edo banagailu delakoak), ibilgailu automobilak erregai gisa bideratu gabeko substantziak hornitzekoak, 2 l/min-tik 50 l/min-rako tartean.

Espediente honi ebazpena emateko, beharrezko izango da zuzenbide-oinarri hauek kontuan hartzea:

ZUZENBIDE-OINARRIAK

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

  2. Energia, Meategi eta Industria Administrazioko zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

  3. Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatua), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak eta abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoak eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

  4. ITC/3701/2006 Agindua, azaroaren 22koa, tenperatura kontrolatuko produktuak garraiatzeko, biltegiratzeko, banatzeko eta kontrolatzeko tenperatura-erregistragailu eta termometroen kontrol metrologikoa arautzen duena.

  5. ITC/1922/2010 Agindua, uztailaren 12koa, hautagailu ponderal gisako funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnetan gaineko Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoa.

  6. ITC/360/2010 Agindua, otsailaren 12koa, uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailu edo banagailu delakoak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzekoa.

    Aipatutako lege-aginduak, eta, oro har, eta haiekin bat etorriz, aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

  1. Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari erakunde baimendu gisa izendapena berritzea (helbidea: Urartea 15 A, Urea eraikina, Vitoria-Gasteiz), hauen egiaztapen metrologikoak egiteko:

    Funtzionamendu automatikoko pisatze-tresnak.

    1 eta 2 klaseko (-30 ºC-tik +20 ºC-ra) tenperatura-erregistragailu eta termometroak.

    Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailu eta banagailu delakoak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko, 2 l/min-tik 50 l/min-rako tartea.

    Izendapen honen ezaugarriak ENAC-ek emandako egiaztapenean barne hartutako tresnetan oinarritzen dira.

  2. Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

    Euskal Autonomia Erkidegoan dauden tresnetan jardungo du.

    Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenaren araberakoa.

    Gainditzen ez baditu, zerbitzurako desgaikuntza adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio berehala, tresna dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.

    Egiaztapena burututa, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bidez edo, posible bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsasgarri auto-suntsigarrien bidez. Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren azalpen-girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

    Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

    1. Zigilu normala:

      (Ikus .PDF)

    2. Zigilu enbutitua:

      (Ikus .PDF)

    3. Plastikozko zigilua:

      (Ikus .PDF)

      XX egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokio.

  3. Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak urtero emango dio zuzendaritza honi baimentzen diren entseguetarako ezartzen dituen tarifen berri.

  4. EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari: 1-OV-1008.

  5. Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. erakundea hauetan xedatzen duenaren mende egongo da uneoro: uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, neurketa-tresnei dagokienez Estatutuko kontrol metrologikoa arautzen duena; ITC/3701/2006 Agindua; ITC/1922/2010 Agindua; ITC/360/2010 Agindua; 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezartzen duen bestelako ezein xedapen.

  6. Izendapen hori 2019ko otsailaren 11n azkenduko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

  7. Baimen honek Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L.ri 2012ko urtarrilaren 30ean emandakoa ordezkatzen eta baliogabetzen du.

  8. Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ere ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

  9. Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

  10. Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiaren araberako jarduerak ere.

  11. Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

  12. Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimendua zehapenpean izatea ere.

  13. Urtero eta urtearen lehenengo hiruhilekoan, Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari, zeinetan burututako jarduerak eta jazo diren gorabeherak jasoko baitira. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabeterik behin.

    Gainera, egiaztatzea baino 48 ordu lehenago, jardun eremuaren arabera, dagokion Lurralde Ordezkaritzan egin beharreko egiaztatzeen berri emango da posta elektronikoz edo faxez.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 11.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.