Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin berritu egiten zaio LGAI Technological Center SAri EMEB izendapena, honako gailu hauentzako dena: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, tenperatura eta hotsak neurtzea, ihes-gasen azterketarako tresnak, opazimetroak, energia elektrikoaren kontagailuak, manometroak, hornigailuak eta banagailuak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin ibilgailu automobilak hornitzera bideratuak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin berritu egiten zaio LGAI Technological Center SAri EMEB izendapena, honako gailu hauentzako dena: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, tenperatura eta hotsak neurtzea, ihes-gasen azterketarako tresnak, opazimetroak, energia elektrikoaren kontagailuak, manometroak, hornigailuak eta banagailuak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin ibilgailu automobilak hornitzera bideratuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1199
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 01-OV-1008

Lehenengoa. 2014ko urtarrilaren 22an, Angel Ferre Giménez jaunak, LGAI Technological Center, SA enpresaren (helbidea: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Campusa, Bellaterra, Bartzelona) ordezkari gisa, eskatu zuen LGAI Technological Center, SAri EMEB izendapena berritzea, hain justu ere honako gailu hauentzako dena: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, tenperatura eta hotsak neurtzea, ihes-gasen azterketarako tresnak, opazimetroak, energia elektrikoaren kontagailuak, manometroak, hornigailuak eta banagailuak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin ibilgailu automobilak hornitzera bideratuak.

Bigarrena. Ebazpena, 2012ko martxoaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, LGAI Technological Center, SA izendatzen duena Egiaztapen Metrologikoetarako Erakunde Baimendu, hain justu ere honako gailu hauentzako: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, tenperatura eta hotsak neurtzea, ihes-gasen azterketarako tresnak, opazimetroak, energia elektrikoaren kontagailuak, manometroak, hornigailuak eta banagailuak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin ibilgailu automobilak hornitzera bideratuak.

Hirugarrena. Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa jarduteko izendapena berritzeko, erakunde eskatzaileak Industriako idazkari nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak bete beharko ditu, zeinen bidez argitaratzen baita azaroaren 26ko 1/2007 jarraibidea, egiaztapen metrologikoetarako erakunde baimenduak izendatzeko dena. Horretarako, ENACek emandako OC-I/162 Egiaztapen Ziurtagiria aurkeztu da, 2013-11-11ko eranskin Teknikoarekin batera (7. berrikuspena), honako tresna hauek biltzen dituena:

Pisatze ez automatikoa 120 tonaraino,

Tenperatura-erregistratzaileak eta termometroak, Laborategi Iraunkorrean -40tik +80 ºCrako 1. eta 2. motako zunda integraturako, eta 0,5., 1. eta 2. motako kanpoko zundarako, eta 1. eta 2. motako In Situ, -40tik +80 ºCra.

Zisterna-kamioien neurketa-sistemak, 25-1.000 l/minutu.

Hornigailuak edo banagailuak, 2-100 l/minutu.

Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak, hornigailu edo banagailu deituak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin automobilak hornitzera bideratuak, 2-50 l/minutu.

Erabilera publikoko 0tik 12 bar-era bitarteko manometro analogikoak eta digitalak.

Energia aktiboko energia elektrikoaren kontagailu estatikoak, energia aktibokoak, A, B eta C motakoak, 15 kWraino, eta, konbinatuak, energia aktiboko A, B eta C motakoak, eta 2. eta 3. motako erreaktiboak, 15 kWraino.

Sonometroak, kalibragailu akustikoak eta dosimetroak.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDE-OINARRIAK:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiten duten erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

  2. Energia, Meategi eta Industria Administrazioko zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, hau da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

  3. Neurketa-tresnen kontrol metrologikorako oinarrizko legeria arautzailea, Metrologiako 3/1985 Legeaaren bidez dago eratua; lege hori hauek aldatu zuten: ekainaren 28ko 1296/1986 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 13/1996 Legeak eta abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzeko denak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

  4. Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola.

  5. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 23ko Agindua, zeinen bidez arautzen baitira pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen-erakundeak (3.000 kg baino gehiagoko neurketa-ahalmena).

  6. ITC/3749/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, hau da, konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu IV. eranskinean.

  7. ITC/3722/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, hau da, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu II. eranskinean.

  8. 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, aldizkako ikuskapenetan eta konpondu zein aldatu ondorengoetan, ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoa.

  9. ITC/3700/2006 agindua, azaroaren 22koa, motordun ibilgailuen pneumatikoen presioa neurtzeko predeterminazio-gailuak dituzten edo ez dituzten osagai elektronikoez erabat edo partzialki hornitutako manometroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

  10. Azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan hornigailu edo euskarri deitutakoak neurtze-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoak, III. eranskinean zehazten ditu entseguak, burutzapena eta baimendutako gehieneko akatsak.

  11. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Aginduaren bidez, erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko likidoak uraz bestelakoak eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak neurtzeko sistemak arautzen dira.

  12. Azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Agindua, likatasun gutxiko likidoentzako zisterna-kamioietako neurtze-sistemen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoa.

  13. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko otsailaren 29ko Agindua, likatasun txikiko (= 20 mPa s) zisterna-kamioietako neurtze-sistemen entitate egiaztatzaileen, konpontzaileen eta titularren obligazioak arautzen dituena.

  14. Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2009-07-15eko Ebazpena, azaroaren 22ko ITC/3750/2006 Aginduaren III. eranskina aldatzekoa.

  15. Azaroaren 22ko ITC/3701/2006 Agindua, zeinarekin honako hau arautzen baita: tenperatura kontrolatuko produktuak garraiatu, biltegiratu, banatu eta kontrolatzeko termometro eta tenperatura-erregistragailuen gaineko kontrol metrologikoa, Estatuak egindakoa.

  16. ITC/360/2010 agindua, otsailaren 12koa, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

  17. ITC/3747/2006 agindua, azaroaren 22koa, zuzeneko konexioan edo transformadorerako konexioan, barneko edo kanpoko kokapenean dauden korronte alternoko energia aktiboko kontagailu elektriko estatikoen gaineko (A, B eta C motakoak) Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena, konpondu eta aldatu ondorengo egiaztapen-faserako eta aldizkako egiaztapen-faserako.

  18. ITC/3022/2007 agindua, urriaren 10ekoa, energia elektrikoko horniduretan 15 Kw-ra bitarteko potentziarekin instalatu behar diren eta ordu-diskriminazioko eta telekudeaketako gailuak dituzten energia aktiboko (A, B eta C motakoak) eta energia erreaktiboko (2. eta 3. motakoak) kontagailu elektriko estatikoen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena, konpondu eta aldatu ondorengo egiaztapen-faserako eta aldizkako egiaztapen-faserako.

  19. 1998ko abenduaren 16ko agindua, soinu entzungarriaren mailak neurtzera bideratutako tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.

  20. ITC/2845/2007 Aginduak, irailaren 25ekoak, tresnak jardunean dauden fasean Estatuak soinu entzungarria neurtzeko tresnen gainean eta kalibragailu akustikoen gainean gauzatu beharreko kontrol metrologikoa arautzen du, eta Agindu horren IV. eta V. eranskinetan, entseguak, entseguak gauzatzeko modua eta fase eta tresna bakoitzerako baimendutako gehieneko erroreak zehazten dira.

    Aipatutako lege-manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

  1. LGAI Technological Center, SA enpresari berritzea (helbidea: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Campusa, Bellaterra, Bartzelona) egiaztapen metrologikorako erakunde baimendu izatea, honako gailu hauei dagokienez:

    Funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, I. motakoa, m<= 2 kg, n<= 500.000, II. motakoa, m <= 210 kg. 210 kg.<=m<=2.000 kg, n<= 66.000, III. eta IIII. motakoak, m<= 120 T

    Tenperatura-erregistratzaileak eta termometroak, Laborategi Iraunkorrean -40tik +80 ºCrako 1. eta 2. motako zunda integraturako, 0,5., 1. eta 2. motako kanpoko zundarako, eta 1. eta 2. motako In Situ, -40tik +80 ºCra.

    Zisterna-kamioien neurketa-sistemak, 25-1.000 l/minutu.

    Hornigailuak edo banagailuak, 2-100 l/minutu.

    Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak, erregai gisa erabiliak izatera bideratzen ez diren substantziekin automobilak hornitzera bideratuak, 2-50 l/minutu.

    Erabilera publikoko 0tik 12 bar-era bitarteko manometro analogikoak eta digitalak.

    Energia elektrikoaren kontagailu estatikoak, energia aktibokoak, A, B eta C motakoak, 15 kWraino, eta, konbinatuak, energia aktiboko A, B eta C motakoak, eta 2. eta 3. motako erreaktiboak, 15 kWraino.

    Sonometroak, kalibragailu akustikoak eta dosimetroak.

    Izendapen horren irismena ENACek emandako egiaztapenean eta OC-I/162 eranskin Teknikoan (7. berrikuspena) bildutako tresnetan oinarritzen da.

  2. Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

    Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.

    Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Era berean, kontrol metrologikoko ziurtagiri bat emango da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ezartzen duenari jarraikiz.

    Gainditzen ez baditu, zerbitzurako desgaikuntza adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio berehala, tresna dagoen lekuko lurralde ordezkaritzari.

    Dagokion egiaztapena egin ondoren, LGAI Technological Center, SA sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor auto-suntsigarrien bitartez. Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren azalpen-girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) etaEnergiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzahonen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

    Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

    1. Zigilu normala:

      (Ikus .PDF)

    2. Zigilu enbutitua:

      (Ikus .PDF)

    3. Plastikozko zigilua:

      (Ikus .PDF)

      XX egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei dagokio.

  3. LGAI Technological Center, SA enpresak baimendutako entseguei dagozkion tarifen berri urtero emango dio Zuzendaritza honi.

  4. EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, LGAI Technological Center, SA enpresari 01-OV-1013 zenbakia esleitu zaio.

  5. LGAI Technological Center, SA enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: Neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, Izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 27ko Ebazpena, eta bai Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

  6. Izendapen berritze hau 2019ko abenduaren 31n iraungiko da, eta, egun hori baino lehen, interesdunak beste berritze bat eskatu ahal izango du, 29-11-2007 Ebazpenean xedatutako baldintza guztiak betetzen baditu egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzekoa.

  7. EAEn egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu izateko, LGAI Technological Center, SA ri lehendik emandako baiemen guztiak indabagetzen eta ordezten ditu.

  8. Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ere ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

  9. Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

  10. Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalazten diren jarduerak ere.

  11. Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

  12. Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduak zehapenak izatea ere.

  13. Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabeterik behin.

    Horretaz gain, 48 orduko aurrerapenarekin mezu elektroniko edo fax bidez jakinaraziko dira jardun-esparruaren arabera Lurralde Ordezkaritzan egiteko diren egiaztapenak.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 11.

    Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.