Euskadi.eus
  • 32/2014 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Barrualde-Galdakao E.S.I.ko zuzendari gerentearena, Erizaintzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

32/2014 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Barrualde-Galdakao E.S.I.ko zuzendari gerentearena, Erizaintzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 989
  • Xedapen-zk.: 32
  • Xedapen-data: 2014/02/12
  • Argitaratze-data: 2014/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Erizaintzako zuzendariordearen lanpostua bete behar da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak agindutakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek deialdi publikoa iragartzen du, ondoren jasota dauden oinarrien arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa. Erizaintzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin da ebazpen honen bitartez. Deialdian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioak, estatutarioak edo lan kontratudunak) parte har dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari eta haren erakunde autonomoei atxikitako funtzionarioek eta bestelako langileek, betiere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Ikasketa-titulua: B1 kidegoko titulazioren bat eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Lan-esperientzia: 5 urteko lan-esperientzia, B1 kidegoko zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Barrualde-Galdakao E.S.I.ko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Barrualde-Galdakao E.S.I.ko zuzendari gerentearen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Galdakao, 2014ko otsailaren 12a.

    Barrualde-Galdakao E.S.I.ko zuzendari gerentea,

    JUAN ANTONIO GUAJARDO REMACHA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik