Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko otsailaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, honako instalazio hauek egokitzeak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Oiartzun-Trintxerpe, Pasaiako udalerrian. Erref.: 24064/AT-I-2013-1. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 13koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, honako instalazio hauek egokitzeak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Oiartzun-Trintxerpe, Pasaiako udalerrian. Erref.: 24064/AT-I-2013-1.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1075
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/13
  • Argitaratze-data: 2014/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bitartez, Oiartzun-Trintxerpe 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren onura publiko deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak 2012ko azaroaren 2an eskatuta.

Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan jartzen duenez (1997-11-28ko EAO), aipatutako baimena eta Onura Publikoko deklarazioa emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez, eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko beharra dago eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutakoak, eta, erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, honenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea ebatzi du Pasaiako udaletxera (Donibane), udal horretan baititu eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziorako aktak egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesdunek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritua eta notarioa ere eraman daitezke.

Aurretiko aktak 2014ko apirilaren 10ean egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztuko da. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere beteko dira.

Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. izango da.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2. artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Donostiako (20006) Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan idazki bidez egoki deritzotena adierazi ahal izango dute aurretiko aktak egiteko eguna arte, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.

Donostia, 2014ko otsailaren 13a.

Lurralde ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.