- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBBEF funtsen kontura 2013n esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela NBBEF funtsen kontura 2013n esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1034
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/14
- Argitaratze-data: 2014/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Administrazioaren diru-laguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela eta banan-banan jakinarazi Nbbefren kontura finantzaturiko diru-laguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla diru-laguntza horien inguruko datuak.
Kontuan izan behar da, halaber, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2010eko azaroaren 9ko epaiak baliogabetzat jo zituela erkidegoko araudiko aginduak, Nbbef funtsen onuradun diren pertsona fisikoen gaineko informazioa argitaratzeari dagokionez. Hori dela eta, argitaratuko diren datuak pertsona juridikoenak bakarrik izango dira.
Horiek horrela, honako hau,
Bakarra. 2013an Nbbef funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko www.euskadi.net helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea (Eusko Jaurlaritzaren sailak / Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila / Nekazaritza eta Abeltzaintza / Erakunde Ordaintzailearen ordainketak).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


