- 8/2014 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak, beherago zehaztuak, argitaratzea xedatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8/2014 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmenak, beherago zehaztuak, argitaratzea xedatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1162
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2014/02/14
- Argitaratze-data: 2014/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Zallako Udalarekiko hitzarmena, udalerri horretako Inmaculada Aranguren kaleko lokal baten jabari-lagapena gauzatzeari begira; I. eranskinean jasota dago.
Hitzarmena, Lantarongo Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan izenpetua; II. eranskinean jasota dago.
Hitzarmena, Añanako Kuadrillaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan izenpetua; III. eranskinean jasota dago.
Hitzarmena, Armiñongo Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan izenpetua; IV. eranskinean jasota dago.
Hitzarmena, Zambranako Udalaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan izenpetua; V. eranskinean jasota dago.
Zanbranako Udalarekiko Hitzarmena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza); VI. eranskinean jasota dago.
Glasgowko unibertsitatearekiko lankidetza-hitzarmena, «Basque Visiting Fellow» programa garatu ahal izateko; VII. eranskinean jasota dago.
Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetza-hitzarmena, tratu txarrei loturiko faktore psikosozialen ebaluazioari eta ebaluatutako arriskuaren eskalaren balidazio konkurrenteari buruzkoa; VIII. eranskinean jasota dago.
Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lankidetza-hitzarmena, Kriminologiako graduko ikasleek eskola praktikoak izateko dena; IX. eranskinean jasota dago.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9.
Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz.
Eta bestetik, Javier Portillo Berasaluce jauna, Zallako alkate-udalburua, erakunde hori ordezkatuz.
Alderdiek egintza honetan esku hartu ahal izateko baldintza eta izaera aitortzen diote elkarri, eta, era berean, agiri hau egiteko legezko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri. Horretarako, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenengoa. Zallako Udala da La Inmaculadako 14. zenbakiko 3. eskuinean dagoen higiezinaren jabari publikoaren titularra (48850 Aranguren-Zalla).
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzeko uztailaren 1eko 124/2008 Dekretua aldatu zuen azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuak justiziaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari esleitzen dio familia-elkargune horiek kudeatzeko ardura.
Hirugarrena. Portugaleteko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren artean sinatu zen kudeaketa-gomendioaren hitzarmenean ezarritakoari jarraiki, Portugaleteko Udala da besteak beste familia-elkarguneen zerbitzua ezarri eta kudeatzen duena Enkarterrietako udalerrietan.
Laugarrena. Familia-elkarguneen zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko, zerbitzu hori aurrerantzean ere Zallako Udalaren titulartasuneko udal-bulegoetan egotea nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, 2013ko maiatzaren 13an hasiko da lagapena, eta, alderdietako batek ere ez badu beren-beregi salatzen, automatikoki luzatu ahal izango da, urte naturaletan, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bosgarrena. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, 79. artikuluan, toki-erakundeen ondasunak sailkatzen ditu eta, hala, herri-jabarikoak edo ondarekoak izan daitezkeela esaten du. Herri-jabariko ondasunen artean, halaber, erabilera publikorako direnak eta zerbitzu publikorako direnak bereizten ditu. Toki Erakundeen Ondasunen Araudiak (1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa), 3. eta 4. artikuluetan, kategoria bi horien barruan dauden ondareak azaltzen ditu.
Seigarrena. Toki Erakundeen Ondasunen Araudiak honako hau dio 75. artikuluan: «Herri-jabari publikoko ondasunak erabiltzean erabilera pribatibotzat hartuko da jabari publikoaren zati bat okupatzeak eratzen duena, gainerako interesdunen erabilera mugatzen edo baztertzen duena, hain zuzen ere». Gero, 78. artikuluak zehazten du jabari publikoko ondasunak erabiltzeko administrazio-emakida bat izan beharko dela atxikita. Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak 93. eta 94. artikuluetan arautzen du, oinarrizko izaeraz, jabari publikoaren baimenak adjudikatzeko araubidea. Bertan esaten du baimenak konkurrentzia-araubidean egingo direla, baina, lege beraren 137.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan, zuzenean eman ahal izango direla. Bada, 137.4 artikuluaren a) atalak dio zuzenean adjudikatzeko aukera dagoela eskuratzailea beste administrazio publiko bat denean.
Horrekin guztiarekin bat etorriz, alderdiei lankidetza-hitzarmen hau sinatzea komeni zaie, administrazio publikoen artean alor honetako lankidetza arduratsua lortu nahian, aipatutako lokalen erabilera-emakida egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzari, honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Zallako Udalak klausula hauek bete beharko ditu.
Zallako Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku ipiniko du La Inmaculadako 14. zenbakiko 3. eskuinean dagoen etxebizitza (48850 Aranguren-Zalla), jabari publikoaren emakidaren bitartez.
Zallako Udalak erabiltzeko arauak ezarri beharko ditu, eta instalazioen zuzeneko erabilera egitean arau horiek bete beharko dituzte Eusko Jaurlaritzak edo, hala badagokio, zerbitzuaren adjudikaziodun diren erakundeek (Eusko Jaurlaritzak irekita dituen edo bideratu ditzakeen administrazio-kontratazio espedienteen bitartez).
Emakida honek 2013ko abenduaren 31 arte iraungo du, eta urte naturaletan, banaka, luzatu ahal izango da, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Bigarrena. Eusko Jaurlaritzak klausula hauek bete beharko ditu:
Eusko Jaurlaritzak Zallako Udalak aurretiaz ezarritako araudiaren arabera kudeatuko ditu lagatako lekuak.
Instalazioak behar bezala kudeatzeko hornikuntzarik kontratatu behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzak hornikuntza horien gastuak ordaintzen lagunduko du.
Instalazioen erabiltzailea den aldetik instalaziook zaindu eta mantentzeko dagozkion gastuak ordainduko ditu Eusko Jaurlaritzak.
Udalak lokalaren emakida baino ez du egin eta, beraz, zerbait egin edo ez egitearen ondorioz kalte material edo pertsonalik gertatuko balitz lokalean, Udala ez da arduraduna izango, ez zuzenean ez subsidiarioki. Beraz, Eusko Jaurlaritzak erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko du horretarako, eta behar bezala mantendu ondasuna erabiltzeko emakidak iraun bitartean. Zallako Udala aseguratu gehigarria izango da, baina horrek ez du esan nahi hirugarren izateari utziko dionik.
Eusko Jaurlaritzak sute-aseguru bat edo arrisku anitzeko aseguru bat ere kontratatuko du, eta lokala eta bertako ekipamendua ordezteko eta/edo konpontzeko balioa estali beharko du gutxienez.
Hitzarmen honek behar dituen kontraprestazio ekonomikoak 2.000 euro dira urte oso bakoitzeko. 2013. urtean 1.250 euro ordainduko dira, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia zuzendaritzaren aurrekontuaren kargura.
Hirugarrena. Hitzarmen honek 2013ko maiatzaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Eta orain arte azaldutakoarekin ados daudela erakustearren, alderdi batekoek nahiz bestekoek hitzarmen hau izenpetu dute, bi aletan, goian aipaturiko tokian eta egunean.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Zallako alkate-udalburua,
JAVIER PORTILLO BERASALUCE.
Parte hartzen dute:
Alde batetik, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Fco. Javier Uriarte Jairo jaunak, Lantarongo Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.
Adierazi dute:
10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
Lantarongo Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
Hori guztia ikusita, Lantarongo Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lantarongo Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
HITZARMENAREN HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Lantarongo Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
Terminologia juridiko-administratiboa.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK
Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Lantarongo Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006ko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena. Lantarongo Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK
Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA
Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Lantarongo Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Lantarongo Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA
Bederatzigarrena. Lantarongo Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Lantarongo Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Lantarongo Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Lantarongo Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
KLAUSULA OROKORRAK
Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 27an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
Lantarongo Udalaren aldetik,
JAVIER URIARTE JAIRO.
Parte hartzen dute:
Alde batetik, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Maria Rosario Mardones Monasterio jaunak/andreak, Añanako Kuadrillako Presidentea eta ordezkari gisa.
Adierazi dute:
10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
Añanako Kuadrillak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
Hori guztia ikusita, Añanako Kuadrillak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Añanako Kuadrillak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
HITZARMENAREN HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Añanako Kuadrillak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
Terminologia juridiko-administratiboa.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK
Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Añanako Kuadrillaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena. Añanako Kuadrillak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK
Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA
Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Añanako Kuadrillak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Añanako Kuadrillak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA
Bederatzigarrena. Añanako Kuadrillak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Añanako Kuadrillaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Añanako Kuadrillak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Añanako Kuadrillari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
KLAUSULA OROKORRAK
Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 12an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARÍA TERESA IRURETAGOyENA IBARGUREN.
Añanako Kuadrillaren aldetik,
MARIA ROSARIO MARDONES MONASTERIO.
Parte hartzen dute:
Alde batetik, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Juan Muñoz Bartolomé jaunak, Armiñongo Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.
Adierazi dute:
10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
Armiñongo Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
Hori guztia ikusita, Armiñongo Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Armiñongo Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
HITZARMENAREN HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Armiñongo Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
Terminologia juridiko-administratiboa.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK
Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Armiñongo Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena. Armiñongo Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK
Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA
Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Armiñongo Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Armiñongo Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA
Bederatzigarrena. Armiñongo Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Armiñongo Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Armiñongo Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Armiñongo Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
KLAUSULA OROKORRAK
Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko abenduaren 27an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARÍA TERESA IRURETAGOyENA IBARGUREN.
Armiñongo Udalaren aldetik,
JUAN MUÑOZ BARTOLOMÉ.
Parte hartzen dute:
Alde batetik, María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Aitor Abecia Jimenez de Aberasturi jaunak, Zanbranako Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.
Adierazi dute:
10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz.»
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
Zanbranako Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
Hori guztia ikusita, Zanbranako Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Zanbranako Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
HITZARMENAREN HELBURUA
Lehenengoa. Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Zanbranako Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena. Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
Terminologia juridiko-administratiboa.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK
Hirugarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Zanbranako Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena. Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena. Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena. Zanbranako Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK
Zazpigarrena. 1. Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA
Zortzigarrena. Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Zanbranako Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Zanbranako Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA
Bederatzigarrena. Zanbranako Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Zanbranako Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Zanbranako Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Zanbranako Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
KLAUSULA OROKORRAK
Hamargarrena. Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena. Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena. Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 29an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
Zanbranako Udalaren aldetik,
AITOR ABECIA JIMENEZ DE ABERASTURI.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 24a.
BILDU DIRA:
Batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako sailburua dena, Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari gisa, eta, bestetik,
Aitor Abecia Jiménez de Aberasturi, Zanbranako Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute, eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau
ADIERAZI DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki-Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zanbranako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zanbranako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zanbranako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Zanbranako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Zanbranako Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe eguneratzea ere.
Zanbranako Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Zanbranako Udaleko iragarki-taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla-eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira, eta, haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
Zanbranako Udaleko alkate-lehendakaria,
AITOR ABECIA JIMÉNEZ DE ABERASTURI.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 19an.
BILDU DIRA:
Batetik, Cristina Uriarte Toledo andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua.
Bestetik, Maria Ángeles Elorza Zubiría andrea, Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Eta, bestetik, Paul G Ellis jauna, kontratuen zuzendaria, Glasgoweko Unibertsitatearen izenean. Universities (Scotland) Act 1889 delakoaren itzalpean sortu zen; egoitza nagusia University Avenuen dauka, Glasgow G128QQ, antolakuntza onuragile eskoziarra da, Charities and Trustee Investment (Scotland) Act 2005eko 13 (2) atalean jartzen duen bezala. (Antolakuntza ongilearen zenbakia: SC004401; antolakunde ongilearen izena: «University of Glasgow»).
PARTE HARTU DUTE:
Lehenengo biek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan eta, hirugarrenak, Glasgoweko Unibertsitatearen izenean eta ordezkaritzan.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. Glasgoweko Unibertsitatea laugarren zaharrena da ingeles hizkuntzan. 1451n sortu zen. Urte hartan, Eskoziako James II. erregeak Nicolas V. aita santua bulda bat emateko konbentzitu zuen, Glasgoweko William Turnbull apezpikuari unibertsitatea sortzeko baimena emateko. Ikerketan aritzen diren unibertsitate nagusiek osatutako Russell talde ospetsuko kidea da, eta Universitas 21en kide sortzailea. Universitas 21 nazioarteko unibertsitateen taldea da, eta goi-mailako hezkuntzako munduko estandarrak ezartzen dituzte. Ikerketen iturri agortezina da, eta ikerketarako duen kontratuak Erresuma Batuko lehenengo hamar unibertsitateen artean jartzen du. Jarduneko gure langile ikertzaileen % 96k aholkulari independenteen arabera nazioarteko garrantzia daukaten ikerketa-arloetan egiten du lan. Unibertsitatearekin elkarlanean ari diren zentroetako bat Kultur Politika Ikertzeko Zentroa da (Centre for Cultural Policy Research), 2001ean inauguratutakoa. Zentro horren zeregina da mundu mailako ikerketa enpiriko, teoriko eta analitikoak egitea, kultura-, komunikazio- eta komunikabide-politikei buruzko debate publikoa bultzatzen laguntzeko Eskozian, Erresuma Batuan, Europar Batasunean eta mundu osoan. Zentroak harreman ugari ditu mundu akademikoan, eta harreman bikainak ditu, baita ere, politikak egiteko arduradunekin, kultur agentziekin eta komunikabideekin. Kultur Politika Ikertzeko Zentroak dioenez, iritzi independentea emateko zeregina du, eta besteen errespetua izango duen analisi kritikoaren iturri izan nahi du.
Bigarrena. Euskal erakunde publikoen helburuetako bat da euskal komunitate akademikoaren ikerketa-lana nazioartean zabaltzea eta garatzea.
Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia batera ari dira lanean, ikerketa-zentro ospetsuetan sar daitezkeen ikertzaileen sarea sortzeko. Hori dela-eta, bi sailek lankidetza horrekin jarraitu nahi dute, «Basque Visiting Fellowship» programa berria sortuz eta, horrela, ikertzaileei Glasgoweko Unibertsitatean ikertzeko aukera emateko. Horrez gain, beste unibertsitate batzuetako ikertzaileekiko harremana sustatu nahi dute, horrela, gure erakunde akademikoen eta gure kulturaren aintzatespena bultzatzeko.
Azaldutako guztia dela bide, agertutako alderdiek hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, euskal komunitate zientifikoaren ikerketa-lana garatu eta zabaltzeko.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Glasgoweko Unibertsitatearen arteko lankidetzarako irizpideak ezartzea, biek batera Basque Visiting Fellow programa ezartzeko. Programa horri esker, Glasgoweko Unibertsitateak garatutako gaietan akademikoki eta zientifikoki kualifikatuta dauden ikertzaileak unibertsitate horretan egon ahal izango dira. Hauek dira, besteak beste, Glasgoweko Unibertsitateak garatzen dituen zientziak: kultura, komunikazio eta komunikabideei buruzko ikerketa.
Hitzarmen honek ahalbidetzen duen egonaldiaren iraupenak bost eta hamar hilabete bitarteko aldiak hartzen ditu. Deialdiko egonaldia hamar hilabetekoa denean, bost hilabeteko bi zatitan egin ahal izango da (iraila-urtarrila / otsaila-ekaina). Hautagaiek bost hilabeteko aldi bakarra aukeratu ahal izango dute, horrela, beste hautagai batzuek beste aldiaz gozatu ahal izateko.
2013-2014 ikasturtean, egonaldia bost hilabetekoa izango da, eta 2013ko irailetik 2014ko ekainera egin beharko da.
Bigarrena. Finantzaketa.
2013-2014 ikasturte akademikorako egonaldi osoaren kostua 21.495 eurokoa da, eta honela banakatuta dago:
3.370 euro (2.875 libera esterlina), Glasgoweko Unibertsitateak emandako laguntza material eta teknikorako (administrazio-laguntza, lan-esparrua erabiltzea).
13.750 euro (2.750 euro/hileko), ikertzaile bisitariaren mantenuari dagozkion hileko ordainketak egiteko (bost izango dira).
4.375 euro gehienez, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatzeko.
Ikasturte akademiko batean egonaldirik ez bada betetzen deialdia hutsik geratu delako, ez da gasturik egotziko.
Hirugarrena. Ordainera eta gastuak frogatzea.
Hitzarmen honetarako 2013-2014 ikasturteko zenbatekoa Glasgoweko Unibertsitateari ordainduko zaio, bi ordainketatan: lehenengoa, guztirakoaren % 75, hitzarmena ebatzi, eta onuradunak eman zaion laguntza onartu eta gero.
Bigarren ordainketa gainerako % 25 izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua frogatu eta gero egingo da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu eta gero aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.
Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren betebeharrak.
Hitzarmena sinatu duen administrazioak bigarren klausulan adierazitako kopurua finantzatzeko konpromisoa hartu du.
Hitzarmena sinatu duen administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ikertzaile gailenen parte-hartzea bultzatuko du, hitzarmen honen helburuak betetzeko.
Bosgarrena. Glasgoweko Unibertsitatearen betebeharrak.
Erabakitako kopuruen hileko ordainketa egingo dio ikertzaile bisitariari. Lehenengo hileko ordainketa Glasgowera iristean egingo zaio.
Ikertzaileari ostatua emango dio Glasgowen.
Ikertzaile bisitariari lanerako esparrua lagako dio.
Ikertzaile bisitariari mintegiak antolatu eta zabaltzeko beharrezko laguntza emango dio, Basque Visiting Fellow programaren babespean.
Seigarrena. Hitzarmena ez betetzea.
Aipatutako betebeharretako bat edo beste xedapen batean orokorrean ezarritako eta nahitaez bete beharreko besteren bat betetzen ez bada, jasotako kopuruak eta bidezko legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan xedatutakoa bete ondoren.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren Jarraipen eta Kudeaketa Batzordeko kideak eta batzorde horren eginkizunak.
Agertutako alderdiek Hitzarmenaren Jarraipen eta Kudeaketa Batzordea eratzea erabaki dute, hitzarmen honen ondoriozko jardueren jarraipena egiteko.
Hauexek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, edo hark izendatzen duen eskuordea. Batzordeburua izango da.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, edo hark izendatzen duen eskuordea.
Kultur Politika Ikertzeko Zentroko zuzendari akademikoa, edo hark izendatzen duen eskuordea.
Bi aditu akademiko gehienez, bata Glasgoweko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Herrikoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute akordio honetako zientzia garrantzitsuetan, eta Glasgoweko Unibertsitateko Kultur Politika Ikertzeko Zentroko zuzendari akademikoak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren.
Alderdiek berariaz izendatzen duten batzordekidea izango da idazkaria.
Jarraipen eta Kudeaketa Batzordeak konpromiso hauek hartu ditu:
Proposamen bat egitea, gai hauei buruz: egonaldiaren iraupena, dotazio ekonomikoa, eta ikasturte bakoitzerako ordainketa-modua. Proposamen hori eranskin batean jasoko da, eta hitzarmena izenpetu duten alderdiek eranskin hori ere sinatuko dute.
Ikertzaile bisitariek lortutako emaitzak ebaluatuko ditu.
Web orrialdea diseinatuko du, deialdiak egiteko eta emaitza akademikoak zabaltzeko.
Hitzarmen hau aldatzeko proposamenak egitea.
Batzordearen funtzionamendua arautzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluak xedatutakoa aplikatuko da.
Zortzigarrena. Hautaketa-batzordearen osaera eta funtzioak.
Agertutako alderdiek Hautaketa Batzordea eratzea erabaki dute, hautagaiak aukeratzeko.
Hauexek izango dira Hautaketa Batzordeko kideak:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, edo hark izendatzen duen eskuordea. Batzordeburua izango da.
Politika Ikertzeko Zentroko zuzendari akademikoa, edo hark izendatzen duen eskuordea; kalitate-botoa izango du.
Bi aditu akademiko gehienez, bata Glasgoweko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Herrikoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute akordio honetako diziplina garrantzitsuetan, eta Glasgoweko Unibertsitateko Kultur Politika Ikertzeko Zentroko zuzendari akademikoak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren.
Alderdiek berariaz izendatzen duten batzordekidea izango da idazkaria.
Hautaketa Batzordeak hautagai onuraduna edo onuradunak aukeratzeko konpromisoa hartu du. Hautagaiek ingelesez badakitela ere egiaztatuko du, horixe baita baldintzetako bat. Lehenengo egunetik lanean hasteko eta unibertsitateko jendearekin bizitzeko behar bezain beste jakin beharko dute.
Bederatzigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.
Hitzarmen hau administratiboa da eta, hura interpretatzeko eta garatzeko, EAEn indarrean dagoen ordenamendu juridiko-administratiboari lotu behar zaio.
Hitzarmen hau burutzeko interpretazio-arazorik baldin badago, arazo horiek, hasiera batean, jarraipen-batzordeak konponduko ditu. Bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena bete beharko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jartzen duena.
Hamargarrena. Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean bertan jarriko da indarrean, eta indarrean jarraituko du alderdietako batek horren amaiera iragarri arte. Une horretan, likidazio-fasean sartuko da. Beste baldintza bat ere bete behar da, indarra izan dezan: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dena delako laguntza-deialdia onartzea eta argitaratzea.
Hamaikagarrena. Azkentzeko arrazoiak
Hitzarmena suntsiarazi egingo da, honako arrazoi hauetako bat gertatzen bada:
Alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragartzea. Formalki jakinarazi beharko die agertutako beste alderdiei, gutxienez hitzarmena efektibo egin baino bi hilabete lehenago.
Atzera egitea, bi alderdiek adostuta.
Alderdiek, bereganatutako konpromisoak direla eta, ez-betetze larriak egitea; Jarraipen eta Kudeaketa Batzordeko kideen gehiengoak erabaki behar du hori.
Zuzenbidean onartutako beste arrazoiren bat.
Honekin guztiarekin ados daudela frogatzeko eta hitzartu dutena behar bezala agerrarazteko, alderdi egilesleek agiri hau sinatu dute goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.
Glasgoweko Unibertsitateko Kontratuen Zuzendaria,
PAUL G ELLIS.
Vitoria-Gasteiz, a 2013ko azaroaren 6a.
BILDUTA:
Alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkari gisa;
Bestetik, Ana Arrieta Ayestarán andrea, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako campuseko errektoreordea den aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta ordezkari gisa, haren barruan Psikologia Fakultateko Kultura Kognizio Emozio Talde Kontsolidatua (aurrerantzean KKETK) baitago.
ESKU HARTZEN DUTE:
Lehenak, Segurtasuneko sailburu gisa, Segurtasuneko sailburua izendatzeko Lehendakariaren abenduaren 15eko 27/2012 Dekretuaren arabera.
Bigarrenak, Gipuzkoako campuseko errektoreorde gisa, UPV/EHUko errektorearen 2013ko urtarrilaren 9ko Izendapen Ebazpenaren arabera, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendu Erregelamenduaren 29.1 artikuluan ezarritako esparruaren barruan jarduten baitu (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98. zk.).
ADIERAZTEN DUTE:
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Autonomoa (Ertzaintza) polizia integraltzat jotzen du eta bere eginkizuna da eskubideak eta askatasunak babestea eta herritarren segurtasun bermatzea. Horretarako, legeari jarraituz, elkarbizitza baketsua zaindu eta pertsonak eta beren ondasunak babestu behar dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren segurtasunaren gaineko politikari dagokionez, 4. artikuluan ezarrita dago gizarte-ongizatea lortzera bideratu eta, asmo horrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek garatuko dituzten politikekin koordinatuko dela. Horrela, gizarte-bazterketari aurre egingo zaio eta gizarte-eragileen eskariei erantzungo zaie.
Alde honetatik, 1997. urtetik polizia-jarduera kudeatzeko programa garatzen ari da; hain zuzen, 1999. urteaz geroztik Ertzaintzaren barruan kalitatea kudeatzeko sistema sartzen baitu.
Polizia-jarduera kudeatzeko programa «helburuen araberako plangintza» egiten duen sistema dugu. Zuzendaritzako prozesuak eta jarduerak integratzen ditu eta kudeaketa-sistema horren barruan emaitzak lortzera bideratuta dago. Bigarrenik, etxeko indarkeriari eta genero-indarkeriari heldu zaie beroiei erantzun orokorra emateko.
UPV/EHU irakaskuntzan, ikerketan eta bere ingurune sozioekonomikoaren garapenean jarduten duen zuzenbide publikoko erakundea da, sektore eta diziplina anitzekoa, eta dauzkan ikerketa-talde kontsolidatuen artean Kultura Kognizio Emozio Talde Kontsolidatua (KKETK) dago. Hain zuzen ere, eremu horretan bere tesia egiten ari da Alicia Puente andrea, Darío Páez Rovira jaunaren (talde horren arduraduna) eta Silvia Ubillos (Burgosko Unibertsitatea) andrearen zuzendaritzapean. Ikerlanaren gaia «aurre egitea eta emozioen erregulazioa genero-indarkeriaren biktimengan».
Etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko zerbitzuaren bitartez, Ertzaintzak laguntza integrala eskaintzen die etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimei.
UPV/EHUk Kultura Kognizio Emozio Talde Kontsolidatuaren bidez (KKETK)- eta Segurtasun Sailak etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko Ertzaintzak duen zerbitzuaren bidez- irizten diote interes komunekoa dela hainbat erakunde eta zentrorekiko lankidetza indartzeko elkarlanean aritzea, betiere egungo gizarte-beharren arabera, etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren arloko ikerketak garatze aldera.
Hori guztia dela eta, bi alderdiek hitzartu dute lankidetza-hitzarmen hau sinatzea, kontuan hartuz hurrengo
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da bi alderdi sinatzaileen artean elkarlanean aritzea genero-indarkeriaren arloan arriskua ebaluatu eta baloratzeko Ertzaintzak erabiltzen dituen tekniken aplikazioari eta hobekuntzari buruzko ikerketa-proiektua egiteko.
Herritarren Babeserako Atalaren etxeko indarkeriaren eta genero-indarkeriaren kasuez arduratzen diren taldeen (aurrerantzean EI/GI) bitartez eta UPV/EHUren arteko Lankidetza honen bidez erdietsi nahi diren helburu zehatzak hauek dira:
Irakaskuntza hobetzea: prestakuntzaren eta hezkuntzaren arloan genero-indarkeriari buruzko azterlanetan aurreratu nahi da; betiere indarkeria ebaluatu, hari arreta eman, gainditu eta profesionalak eta ikertzaileak prestatzeko ikerketak oinarri hartuta.
Ikerkuntza hobetzea: tratu txarrei loturiko alderdi psikosozialak baloratzea, horretarako EAEko genero-indarkeriaren biktimen lagin bat oinarritzat hartuko da; hain zuzen, Ertzaintzak erregistratutako kasuetan, genero-indarkeriari buruzko kasu bati buruz espedientea zabalik dagoenean (atestatua edo salaketa).
Lagin horretatik ateratako datuetan oinarrituta Ertzaintzak aplikatutako arrisku-balorazioaren eskalaren baliozkotasun konkurrentea egiaztatzea.
Genero-indarkeriari buruz gutxi aztertu diren ildoetan ikerketa indartzea.
Kudeaketa hobetzea: unibertsitatean eta beste gobernu-erakunde batzuetan genero-indarkeriari buruzko lan-ildoak garatu nahi dira gai horretan jarduteko eta esku hartzeko planen garapena bideratzeko. Zehatzago esateko, helburua da genero-indarkeriaren arloan gizarte-eragileen jarduera ahalbidetzen duten adierazle fidagarriak eta errealak lortzea.
Internazionalizazioa hobetzea: espero daitezkeen ekarpen zientifikoek edo emaitzek artikulu zientifikoak ekarriko dituzte eragin handia duten Estatuko edo nazioarteko aldizkarietan argitaratu eta; halaber, biltzarretan eta mintegietan aurkeztuko direnak.
Bigarrena. Lan-plangintza.
Lan-plangintzak bere faseak eta garapenerako kronograma kontuan izango ditu:
Informazio-fasea. proiektuaren arduradunek proiektuaren helburuei eta bere onurei buruzko informazio-orria emango diete Ertzaintzako arduradunei, azterlanean laguntzen dutenei eta parte hartzen ari direnei.
Baheketa eta laginketa. Herritarren Segurtasunerako Atalak, Ertzaintzako EI/GI taldeen bitartez, genero-indarkeriaren biktimen laginari buruzko erregistroa eta kontaktua eskainiko ditu, baldin eta biktimak aldez aurretik berariaz baimena ematen badu.
Arriskuaren ebaluazioa. Herritarren Segurtasunerako Atalak, Ertzaintzako EI/GI taldeen bitartez, azken arrisku-ebaluazioari buruzko datuak lagako ditu. Ebaluazio hori dagokio UPV-EHUk biktimarekin harremanetan jartzeko biktimak berak baimena ematen duen uneari, azterlana egiteko elkarrizketatu beharreko biktimen inguruan.
Landa-lana: azterlaneko parte-hartzaileen baimena eta zerrenda jaso ondoren, ikertzaile-taldea biktimekin harremanetan jartzeaz eta beraiei lehenengo elkarrizketak egiteaz arduratuko da. Ebaluazio-protokoloak UPV-EHUko ikertzaile-taldeak egindako arrisku-ebaluazio berria barne sartuko du.
Datu-analisia: UPV-EHUko ikertzaile-taldeak datuak jaso, aztertu eta interpretatzeaz arduratuko da.
Informazioa itzultzea: emaitzei buruzko feedbacka egingo da txosten baten bidez. Txosten horrek bilduko ditu arrisku-ebaluazioaren eskalaren baliozkotasun konkurrenteari buruzko emaitzak eta, biktimaren jarraipena egiteko eta espedientea eguneratzeko, biktimaren egoerari loturiko beste emaitza batzuk.
Jarraipen-fasea: datuak biltzeko lehenengo fasean elkarrizketatutako pertsonekin kontaktu berria egingo da jarraipena egin eta datuak alderatzeko.
Lana alderdiek erabakiko duten denboran eta eran burutuko da, adostu eta jakinarazi ondoren eta hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean.
Hirugarrena. Jardueretatik sortutako jabetza intelektualaren titulartasuna.
Artikulu eta hitzaldi gisa edo beste era batera argitaratzeko alderdi batek informazioa erabili nahi duenean, egin ahalko du baldin eta emaitzan eragina izan duten alderdien edo arduradunen izena agertu edo aipatzen bada. Inoiz ezingo da erabili alderdien aldez aurreko baimenik gabe. Beste alderdien adostasuna idatzizko jakinarazpen bidez eskatuko da eta hartu izanaren agiriarekin. Beste alderdiek 30 eguneko epean erantzuten ez badute, ulertuko da isiltasuna dela informazioa zabaltzeko baimena.
Laugarrena. Gai ekonomikoak.
Langileen jardunagatik eragindako gastuak edo lankidetza-hitzarmen honen garapenarekin loturiko jarduerak egin bitartean sortutako gastuak alderdi bakoitzak bere gain hartuko ditu. Hitzarmen hau sinatzeak berekin ez du ekarriko bertan adierazitako konpromisoak baino gehiago izatea eta inola ere ez dira lan-kontratuaren berezko obligazioak sortuko, zeren ezarriko den harremanak ez baitu izaera hori izango.
Bosgarrena. Konfidentzialtasuna.
Hitzarmen honen alderdi sinatzaileek hitzematen dute hirugarrenei ez dietela biktimei edo antolakuntzari buruzko informazio konfidentzialik ezagutaraziko. Alderdiek beren jarduera hemen xedatutakora egokituko dute: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, lege hori garatzeko erregelamendua onartu zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua eta Datu Pertsonalak Babesteko UPV/EHUren Erregelamendua, 2008ko irailaren 4ko ebazpen bidez emana (EHAA, 2008ko irailaren 29koa).
Seigarrena. Jarraipen batzordea.
Jarraipen-batzordea eratu eta honela osatuko da: UPV/EHUren aldetik ikertzaile-taldeko Darío Páez Rovira doktorea, Silvia Ubillos Landa doktorea eta Alicia Puente Martínez andrea dira ardura izango dutenak eta; bestetik, Segurtasun Sailak hiru ordezkari izango ditu. Hitzarmenaren alderdi sinatzaileek, bakoitzak bereak, izendatuko dituzte zeregin hauek betetzeko:
Aipatutako jarduerak koordinatzea eta antolatzea, betiere hitzarmen honetan xedatutakoaren arabera.
Hitzarmen hau interpretatzean eta gauzatzean sor litezkeen zalantza guztiak argitzea eta ebaztea.
Hitzarmen honetan azaldutako jarduerak egoki burutzen direla zaintzea eta, gorabeheraren bat gertatuz gero, beste alderdiari jakinaraztea.
Jarraipena egiteko beharrezkoak diren bilerak egitea alderdietako batek hala eskatzen badu.
Batzordearen lehendakaritza hitzarmen honen alderdi sinatzaileek aldizka beteko dute ikasturte baten iraupenarekin, eta hasierako txanda Segurtasun Sailari dagokio.
Batzordea, klausula honetan araututa baitago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoentzat aurreikusitako xedapenen mende egongo da.
Zazpigarrena. Indarraldia.
Hitzarmen honek eraginak izango ditu alderdiek sinatzen duten egunetik eta lau urteko iraupena izango du, baina luzatu ahalko da urtebeteko alditan, isilbidezko luzapena eginez, alderdiek hala erabakitzen badute.
Zortzigarrena. Hitzarmena suntsiaraztea.
Hitzarmen hau suntsiarazi egingo da hauetako gorabeheraren bat gertatuz gero:
Bi alderdien adostasunez, amaiera-eguna baino bi hilabete lehenago idatziz adierazia.
Alderdietako edozeinen salaketaren bidez, hitzarmenari amaiera eman nahi zaion eguna baino bi hilabete lehenago jakinarazpen fede-emailea eginez.
Hartutako konpromisoak alderdietako batek ez betetzeak beste alderdiari ahalmena emango dio hitzarmenaren suntsiarazpena eskatzeko.
Hitzarmen hau edozein arrazoirengatik deuseztatzeak ez du eraginik izango deuseztapenaren unean burutzen ari diren jardueretan.
Bederatzigarrena. Hitzarmenaren izaera.
Hitzarmen honek administrazio-izaera du eta bera interpretatu eta garatzeko ordenamendu juridiko administratiboari jarraituko zaio.
Hamargarrena. Gatazken ebazpena.
Hitzarmen hau betetzearen inguruan sor daitezkeen ezadostasunak Jarraipen Batzordeak ebatziko ditu seigarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.
Lankidetza-hitzarmen honen administrazio-izaera dela eta, bere klausulak interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenako epaitegiek eta auzitegiek aztertu eta ebatzi beharko dituzte.
Eta lehenago esandako guztiarekin ados daudela adierazteko, alderdi esku-hartzaileek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzen dute bikoiztutako kopietan eta horietako bakoitza jatorrizko aletzat joko da.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Gipuzkoako Campuseko errektoreordea,
ANA ARRIETA AYESTARÁN.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 29an.
BILDUTA:
Alde Batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz andrea , Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkari gisa.
Eta Bestetik, Juana Goizueta Vértiz andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko jarduneko dekano gisa.
Hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen hau izenpetzeko beharrezko lege-gaitasuna onartzen diote elkarri. Bi alderdiek gaitasuna eta legitimazioa aitortzen dizkiote elkarri lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko eta bertan ezarritako baldintzak betetzeko, eta horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. Euskal Herriko Unibertsitatea (aurrerantzean UPV/EHU) gizartearen zerbitzuan diharduen zuzenbide publikoko erakundea da. Autonomia du eta, nortasun eta ahalmen juridikoaz gain, bere ondare propioa du; hain zuzen, dagokion eskumen-esparruan, kalitatearen eta bikaintasunaren ezinbesteko helburua hartuta, goi-mailako irakaskuntza eskaintzeko, horretarako eskolak, ikerketa, azterketa, kultura- eta unibertsitate-proiekzioa, kudeaketa-prozesuak eta bere jarduerak sostengatzen dituzten zerbitzuak erabiliz.
Bigarrena. UPV/EHUren Estatutuekin bat etorriz, unibertsitateak irakaskuntza-baldintzak eta eskaintza osagarriak sustatuko ditu ikasleen garapen pertsonala, beren prestakuntza integrala eta ikerketa- eta garapen-jardueren arloko lankidetza lortzera zuzenduta. Asmo horrekin, hezkuntza-lankidetzarako eta enpresa eta erakunde publiko edo pribatuetan praktikak egiteko lankidetza-hitzarmenak sinatuko ditu. Hitzarmen horiek izenpetzeko eta berorien amaiera iragartzeko beharrezkoa izango da UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak onartutako jarraibideak betetzea.
Hirugarrena. UPV/EHUk dituen helburuen artean dago profesionalak irakaskuntzaren goi-mailan prestatzea eta trebatzea gizarte-inguruneko eskarietara egokituta. Horrek eragiten du unibertsitateko titulazio eta espezialitateetako ikasleek lanbide-errealitatearekin lotutako prestakuntza praktikoa izan behar dutela; hori dela eta, oso interesgarritzat jotzen da praktikak gizarteko erakunde- edo ekoizpen-egituraren barruan egitea.
Laugarrena. Segurtasun Saila, bere aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren segurtasunerako politikaren ardura duen organoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen eginkizuna da eskubideen eta askatasunen erabilera librea babestea eta herritarren segurtasun bermatzea. Horretarako, legeari jarraituz, elkarbizitza baketsua zaindu eta pertsonak eta beren ondasunak babestu behar dituzte.
Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, Ertzaintzaren Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasuna hobetzeko neurriak eta antolamenduak landu eta proposatzeko ardura duen organoa, baita polizia judizial gisa eta ikerketa kriminalaren arloan Ertzaintzan burutzen diren eginkizunak zuzentzeko ere. Halaber, bere ardurapean ere badago hauen inguruko azterlanak eta proposamenak sustatzea: polizia-antolamenduaren eta haren zerbitzuen jarduera-plan orokorrak eta proiektuak; zerbitzu horiek modu eraginkorrean kudeatzea eta kontrolatzea ahalbidetzen duten sistemak, metodoak eta prozedurak eta teknika profesionalen modernizazioa eta hobekuntza.
Bosgarrena. Hitzarmen honen xedea da Segurtasun Sailaren eta UPV/EHUren artean ahalik eta lankidetzarik handiena bultzatzea eta; horretarako, bi erakundeek dituzten baliabideen erabilera hobezina sustatuko du.
Seigarrena. Kontraprestazio ekonomikorik izango ez duen lankidetza horren bidez, aipatutako titulazioko ikasleen prestakuntza praktikoa hobetu nahi da. Asmo horrekin, prestakuntza lan-zentroetako inguruabar errealetara egokitu eta talde horrek lanbide-errealitatearekin eta errealitate horrek egun dituen arazoekin zuzeneko kontaktua izatea sustatuko da. Horrek ekarriko du titulazioa jasoko duten pertsonen lanbide-gaitasuna hobea izatea.
Beraz, hitzarmen honen helburua da praktiken bidez bi erakundeen arteko hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmena ezartzea, aintzakotzat hartuz hurrengo
KLAUSULAK
Lehenengoa. Xedea.
Hitzarmen honen helburua da UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren artean jarduera-esparru erkidea antolatzea; hain zuzen, kriminologiako graduko laugarren mailako ikasleek Ertzaintzaren Zuzendaritzan praktikak eginez, hezkuntza-lankidetzarako programak garatzeko.
Bigarrena. Praktika-programa.
UPV/EHUk, Zuzenbide Fakultatearen bitartez, titulazio horretarako praktika- eta jarduera-programa ezarriko du eta ikasturtea hasi baino lehen Ertzaintzaren Zuzendaritzako arduradunei horren berri emango dio. Programa horretan gutxienez, datu hauek zehaztuko ditu:
Eraginpeko ikasleen zerrenda eta tutorearen izena.
Ebaluazio eta kontrolerako sistemak.
Helburu programatikoen eta aurreikusitako jardueren proposamena.
Egutegiaren eta praktika-ordutegien proposamena.
Hirugarrena. UPV/EHUren berariazko konpromisoak.
Zuzenbide Fakultateko dekano-ordeak ikasle bakoitzari irakasle tutore bat esleituko dio. Pertsona horrek, Ertzaintzaren Zuzendaritzak izendatutako instruktorearekin koordinatuta, ikaslearen prestakuntzaren ardura izango du, baita ikaslea ebaluatzeko eginkizuna ere.
Laugarrena. Segurtasun Sailaren berariazko konpromisoak.
Ertzaintzaren Zuzendaritzak bermatuko du praktikak egiteko bere instalazioak eta beharrezko baliabideak erabili ahalko direla eta; aldi berean, une horretan dituen baliabideak eta lortu nahi diren helburuak kontuan hartuz, zenbat ikasle har dezakeen zehaztuko du.
Praktikak amaitutakoan, Segurtasun Sailak egiaztagiri bat igorriko die praktiketan aritutako ikasleei. Egiaztagiri horretan jasota geratuko da izaera informatiboa besterik ez duela, eta ez duela balio lan-harreman bat egon denik egiaztatzeko.
Ertzaintzaren Zuzendaritzak instruktore bat izendatuko du ikasle bakoitzarentzat. Instruktore horrek gutxienez eginkizun hauek izango ditu:
Ikaslea hartzea.
Ikaslea erakundean dagoen bitartean haren jarduera antolatzea.
Ikasleari erakundearen antolamenduaz eta funtzionamenduaz informazioa ematea (helburuak, eginkizunak, inplikazio deontologikoak, etab.).
Behar diren eskola praktikoak ematea.
Ikaslearen jarduerak gainbegiratzea.
Zuzenbide Fakultateak izendatutako irakasle tutorearekin batera, programan ezarritako jardueren garapena koordinatzea.
Praktika amaituta, praktika horren garapenaren ebaluazioari buruzko txostena egitea (II. eranskina)
Jarraipen Batzordeari praktiken garapenean gertatutako gorabeheren berri ematea.
Titulazioaren zentro arduradunak Segurtasun Sailari ez dio diru-kopururik emango haren egoitzetan burutuko diren jarduera praktikoen ordainetan.
Bosgarrena. Instruktoreak.
Lankidetza-hitzarmenean araututakoaren ondorioetara, UPV/EHUk «venia docendi»-aren aitortza egingo die erakunde lankideko instruktoreei. Horretarako, Campuseko errektoreordeak, Unibertsitateko eta Campuseko praktika akademikoen zuzendari arduradunak proposatuta, dagokion izendapena egingo du. Orobat, beren etengabeko prestakuntzarako unibertsitatean beraientzat lagungarriak izan daitezkeen instalazioetan sartzeko eskubidea izango dute (liburutegiak, mintegiak, etab.).
Seigarrena. Ikasleak.
Ikasleek beren praktikak egin beharko dituzte Ertzaintzaren Zuzendaritzako praktiketarako instruktorearen eta Zuzenbide Fakultateko irakasle tutore arduradunaren kontrolpean eta begiradapean eta une oro erakunde laguntzailearen funtzionamendu-arauak beteko dituzte. Gainera, ikasleek lanbideko sekretua gorde beharko dute praktikaldian garatutako jarduerarekin lotuta ezagutu dezaketen informazio orori buruz.
Zazpigarrena. Ordutegiak.
Praktika-ordutegiak praktiken ezaugarriak eta Ertzaintzaren Zuzendaritzak dituen bitartekoak kontuan izanik ezarriko dira, era horretan praktikek haren eguneroko jardueran ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.
Zortzigarrena. Lan-harremanik eza.
Praktikak egingo dituzten ikasleek ez dute inoiz lan-harremanik edo beste era bateko loturarik izango Segurtasun Sailarekin eta jarduera horrengatik ez dute ordainsaririk jasoko.
Bederatzigarrena. Erantzukizunak.
UPV/EHUk praktikak egitearen ondorioz ikasleek izan ditzaketen kalteak estaltzeko erantzukizun zibileko poliza du.
Unibertsitateak eta praktiketako ikasleek ez dira sor litezkeen kalteen erantzuleak izango kalte horiek Ertzaintzaren Zuzendaritzako instruktoreak emandako agindu edo jarraibideengatik gertatzen direnean, betiere beroriek praktiken jarduera-programan azaldu ezik.
Eskola-asegurua osatzeko beste aseguru bat izan nahi duten ikasleek unibertsitateak hitzartuta duen istripu-poliza kolektiboa kontratatu ahalko dute.
Hamargarrena. Jarraipen Batzordea.
Jarraipen Batzordea eratuko da, Zuzenbide Fakultateko bi ordezkarik eta Ertzaintzaren Zuzendaritzako beste bi kidek osatuta, eta eginkizun hauek izango dituzte:
Bigarren klausulan adierazitako baldintzetan Zuzenbide Fakultateak aurkeztutako praktika- eta jarduera-programa aztertzea eta onartzea.
Zuzenbide Fakultateak proposatutako ikasle-zerrendak onartzea.
Ikasle bakoitzak praktikak egingo dituen zerbitzuak zehaztea.
Praktikak egin bitartean edo hitzarmena betetzean sor litezkeen gorabeherak ebaztea.
Batzordearen lehendakaritza alderdi sinatzaileek aldizka izango dute ikasturte batez. Lehendakaritzaren hasierako txanda UPV/EHUri egokituko zaio.
Batzordeak ikasturtean zehar ohiko bi bilera egingo ditu. Ezohiko bilerak, ordea, lehendakariak hala erabakitzen duenean edo bi alderdietako batek eskatzen duenean egingo dira.
Hamaikagarrena. Indarraldia eta amaiera iragartzea.
Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera sartuko da indarrean, eta lau urteko indarraldia izango du; hala ere, alderdi sinatzaileetako edozeinek amaitutzat jo dezake hemen hitzartutakoak eraginik ez izatea nahi den ikasturtearen aurreko ikasturteko martxoa baino lehen.
Hitzarmenaren amaiera idatziz iragarri beharko da eta ez du eraginik izango amaiera adierazten den unean egiten ari diren praktiketan.
Alderdiek amaiera iragarri ezik, hitzarmena berez luzatutzat joko da beste urtebeterako.
Hamabigarrena. Hitzarmenaren araubidea eta interpretazioa.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko ordenamendu juridiko eta administratibo aplikagarria bete beharko du.
Hitzarmenean edo hura betetzean sor daitezkeen arazoak Jarraipen Batzordeak ebatziko ditu hamargarren klausulan aurreikusitakoaren arabera.
Eta aurretik azaldutakoarekin ados daudela adierazteko, esku hartzen duten alderdiek hezkuntza-lankidetzarako esparru-hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
UPV/EHUren izenean,
Zuzenbide Fakultateko jarduneko dekanoa,
JUANA GOIZUETA VÉRTIZ.
Segurtasun sailaren izenean,
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Datu orokorrak.
(Ikus .PDF)
Garatutako jardueraren deskribapena.
(Ikus .PDF)
Garatutako jarduerak edo lanak.
(Ikus .PDF)
Instruktorearen balorazioa.
(Ikus .PDF)
(Data, zigilua eta instruktorearen sinadura)


