- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 17koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2013-2014 ikasturtean jarduera osagarriak egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 17koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2013-2014 ikasturtean jarduera osagarriak egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 947
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/17
- Argitaratze-data: 2014/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 22ko Aginduaren 11. eta 12. artikuluek diotenez (agindu horren bidez, deialdia egin da, 2013-2014 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egiteko laguntzetarako), Lanbide Heziketako sailburuordeak, Balorazio-batzordearen proposamenez, ebazpena emateko eskumena du, agindu horren babesean aurkeztutako eskariei buruz. Horretarako, sei hilabeteko epea izango da, aipatutako agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, jakinarazpen-ondorioetarako, eta aipatu beharko da zein diren laguntza jasotako erakundeak eta zein diren onartutako zenbatekoak.
Horren ondorioz, honako hau
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaienetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 17a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
(Ikus .PDF)


