- 28/2014 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri eskualdean Santurtzi-Kabiezesko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu-lanpostu bat izendapen askez betetzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu28/2014 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri eskualdean Santurtzi-Kabiezesko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu-lanpostu bat izendapen askez betetzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 937
- Xedapen-zk.: 28
- Xedapen-data: 2014/02/17
- Argitaratze-data: 2014/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Ezkerraldea-Enkarterri eskualdean Santurtzi-Kabiezesko Lehen Mailako Atentzioko unitateburu-lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan, honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek parte hartu ahal izango dute:
. Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea A1/B1 lanbide-taldean.
. Titulu hauetakoren bat izatea:
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatura izatea, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatearekin edo Medikuntza Orokorreko Medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomaren batekin, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera; edo Pediatrian espezialitatea izatea.
Erizaintzako unibertsitate-diplomatura.
. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
. Lanbide-esperientzia: gutxienez, 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.
Aintzat hartuko diren merituak:
Baloratu egingo da dagokion Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketa Memoria-Proiektua.
Euskararen ezagutza:
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera baloratuko da.
Eskabideak aurkezteko epea:
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan (Arrontegi kalea, 12. 48901 Barakaldo) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako «curriculum vitae»-rekin batera Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzara (Arrontegi kalea 12, 48901 Barakaldo) bidali beharko dute. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Memoria-Proiektua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak, nahiz eta izangaiak eskabidean adierazi behar duen hori horrela dela.
Balorazio Batzordea:
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko. Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
Hautatzeko prozedura.
Inolaz ere ezingo dira baloratu merezimenduak, baldin eta deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean ez badaude eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez badira.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Batzordeak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerentearen ebazpenaren bitartez egingo da, eta Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko da. Era berean, iragarki bat argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ebazpen horrek iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barakaldo, 2014ko otsailaren 17a.
Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


