- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko ekitaldian kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013ko ekitaldian kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1101
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/19
- Argitaratze-data: 2014/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2013ko urriaren 7ko EHAAn argitaratu zen (191 zk) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Agindua, 2013ko ekitaldian kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Agindu horren 10.3 artikuluari jarraikiz, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratuko da aginduaren babesean emandako diru-laguntzen kopuruak, lagundutako jarduera eta onuradunen zerrenda osoa, hargatik eragotzi gabe aginduan aurreikusten diren diru-laguntzen esleipen-ebazpenaren berri eskatzaileei banan-banan ematea,.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduari dagokionez, emandako diru-laguntzen onuradun gertatu direnen eta kopuruen zerrenda eranskinean argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 19a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


