- EBAZPENA, 2014ko otsailaren 27koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena (Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiproiektuak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko otsailaren 27koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena (Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiproiektuak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1283
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/02/27
- Argitaratze-data: 2014/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak Europako Erkidegoen 2012ko abuztuaren 3ko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Etengabeko Ikaskuntzako Programaren (2012/C 232/04) EAC/S07/12 proposamen-deialdia. Bertan, 2013ko ekitaldirako proposamen-deialdia ezartzen da.
Ebazpen honetan, Lanbide Heziketaren eremuan eta Unibertsitate Prestakuntzako tituludunen praktiketan Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramak egiteko laguntzak arautuko dira.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 16ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramak antolatu eta garatzeko, Lanbide Heziketaren eremuan, Etengabeko Ikaskuntzako Programaren esparruan.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau,
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.
(Ikus .PDF)


