Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin -Borja de Aramburu Mendes lankide boluntarioari beka emateko- Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari emandako laguntzari uko egitea onartzen baita. Laguntza hori deialdi honen barrukoa da: 2011. urteari dagokionez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdia, hau da, herrialde txirotuetan nazioarteko erakunde horien garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei laguntzako emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin -Borja de Aramburu Mendes lankide boluntarioari beka emateko- Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari emandako laguntzari uko egitea onartzen baita. Laguntza hori deialdi honen barrukoa da: 2011. urteari dagokionez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzetarako deialdia, hau da, herrialde txirotuetan nazioarteko erakunde horien garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei laguntzako emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1417
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/03
  • Argitaratze-data: 2014/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren bitartez, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Borja de Aramburu Mendes lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2011BA/0059).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2014ko otsailaren 12an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak direnak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak, 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011 urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan, Borja de Aramburu Mendes lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea.

Horren ondorioz, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 2.136,68 euro.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.