Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1251
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/03
  • Argitaratze-data: 2014/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu du STEE-EILAS Irakaskuntzako Langileen Sindikatuak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 273/2013 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidal dakion. Errekurtso hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2013ko ekainaren 21eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (2013ko ekainaren 21eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 2013-2014 ikasturteko ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

Bigarrena. Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkez daitezen, betiere euren interesen alde egiteko bidezko baderitzote.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik