- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Beatriz Puerta Santos lankide boluntarioari beka emateko Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan ezarri zen diru-laguntza hori, aipatu erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita Beatriz Puerta Santos lankide boluntarioari beka emateko Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera. Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan ezarri zen diru-laguntza hori, aipatu erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1209
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/04
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Beatriz Puerta Santos lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2011BA/0036).
Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko irailaren 26an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.
Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak), 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.
Kasu honetan, itzuli beharreko kopurua 1.726,03 eurokoa da.
Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Beatriz Puerta Santos lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko egindako deialdiaren barruan; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira deialdiok.
Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 1.726,03 euro.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 4a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


