- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, Olatz Domínguez Hernández lankide boluntarioari beka emateko HEGOA, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzen da, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, Olatz Domínguez Hernández lankide boluntarioari beka emateko HEGOA, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzen da, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1288
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/05
- Argitaratze-data: 2014/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendariaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren babespean, Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Olatz Domínguez Hernández lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2011BA/0002).
Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2012ko abenduaren 21ean bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.
Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denaren arabera (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak), lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko du, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko.
Kasu honetan, itzuli beharreko kopurua 9.000 eurokoa da.
Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko eskumena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendariari dagokio.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Olatz Domínguez Hernández lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak).
Horren ondorioz, Hegoa, Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du; hau da, 9.000 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko akordioak (6.000 euro) indarra galdu du.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 5a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


