Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egin zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egin zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1427
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/07
  • Argitaratze-data: 2014/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak 2013ko ekitaldirako diru-laguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hizketakide modura egindako lana dela-eta.

Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek. Ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda hori.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.