- 322/2014 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, baliogabetu egiten da Isabel Rodríguez Fuentes andreak, Bizkaiko Osasun Barrutian, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Otxarkoagako Osasun Zentroko unitate-buru gisa jasoa zuen eginkizun-esleipena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu322/2014 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, baliogabetu egiten da Isabel Rodríguez Fuentes andreak, Bizkaiko Osasun Barrutian, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Otxarkoagako Osasun Zentroko unitate-buru gisa jasoa zuen eginkizun-esleipena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1639
- Xedapen-zk.: 322
- Xedapen-data: 2014/03/07
- Argitaratze-data: 2014/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentearen ekainaren 20ko 110/2006 Ebazpenaren bidez, Isabel Rodríguez Fuentes andreari Otxarkoagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren eginkizunak esleitu zitzaizkion; Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
Lehenengoa. Indargabetzea Isabel Rodriguez Fuentes andreak Bizkaiko Osasun Barrutian Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Otxarkoagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buru gisa jasoa zuen eginkizun-esleipena, berak hala eskatuta.
Bigarrena. Ebazpen honek 2014ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2014ko martxoaren 7a.
Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
MICHOL GONZÁLEZ TORRES.


