- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (19/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei dei egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (19/2014 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei dei egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1310
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/10
- Argitaratze-data: 2014/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (19/2014 prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2013ko azaroaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritakoa da. Azken ebazpen horren bitartez, ez da onartzen Ertzaintzaren Eskala goreneko Intendente kategoria profesionalean sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten zuen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko uztailaren 18ko Ebazpena ofizioz berrikusteko eskaera. Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.
Arkauti, 2014ko martxoaren 10a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


