- EBAZPENA, 2014ko martxoaren 11koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko martxoaren 11koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1395
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/11
- Argitaratze-data: 2014/03/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2012ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 232. zk.), Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa ematea onartu zuen.
Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
Lehenengoa. Felipe Aizpuru Barandiaran jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren Idazkariaren kargutik kentzea, eta Arantza Sáez de Lafuente Moríñigo andrea, Farmazian lizentziaduna, batzordekide kargutik kentzea, eurek hala eskatuta.
Bigarrena. Felipe Aizpuru Barandiaran jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren kide izendatzea, eta, Arantza Sáez de Lafuente Moríñigo andrea, Farmazian lizentziaduna, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko idazkari izendatzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 11.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko apirilaren 30ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.


