Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, Evelyn Pérez Zevallos lankide boluntarioari beka emateko Fundación UNICEF-Comité País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzen da, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 12koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ebazpen honen bidez, Evelyn Pérez Zevallos lankide boluntarioari beka emateko Fundación UNICEF-Comité País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzen da, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1327
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/12
  • Argitaratze-data: 2014/03/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2010eko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, Fundación UNICEF-Comité País Vasco erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Evelyn Pérez Zevallos lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2010BA/0020).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2012ko urriaren 23an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denaren arabera (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak), lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko du, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Evelyn Pérez Zevallos lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2010. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira laguntzak.

Horren ondorioz, Fundación UNICEF-Comité País Vasco erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 2.589,04 euro.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.